Google bilatzaileak azken hiruhilekoko irabaziak bikoiztu ditu

Bizkaie! 2006-10-20 02:00

Google Interneteko bilatzaileak 733 miloe dolarreko irabaziak lortu ditu urteko hirugarren hiruhilekoan, hau da, 2005ko epe berean lorturiko 381 miloe dolarren ia bikotxa, publizidade bidezko sarreren gehikuntza handiari esker.

Google Interneteko bilatzaileak 733 miloe dolarreko (586 miloe euro) irabaziak lortu ditu urteko hirugarren hiruhilekoan, hau da, 2005ko epe berean lorturiko 381 miloe dolarren (304 miloe euro) ia bikotxa, publizidade bidezko sarreren gehikuntza handiari esker.

Konpainiaren negozio-ereduaren eraginkortasuna baieztu dau emitzeak. Eredu horrek hazkundeari eutsi deutso YouTube lako erosketakaz eta bere lehiakidea dan Yahoorena baino etekin hobea erakusten dau; izan be, Yahooko presidente Terry Semelek eguaztenean aurreratu eban ‘oinarrietara’ bueltauko dala, irabazietan % 38ko jatsierea izan ondoren.

Google bilatzailearen diru-sarrerak % 70 gehitu dira. Interneteko bere atarien diru-sarrerak 1.630 dolarrekoak izan dira (1.304 milioi euro), % 84 gehiago, hain zuzen be. Bazkide diren atarien fakturazinoari jagokonez, % 54 gehitu zan, 1.000 miloe dolarrera heldu arte (800 miloe euro). Diru-sarreren % 44 inguru AEBtik heldu dira, aurreko hiruhilekoan baino bi puntu gehiago. Halan da be, Eric Schimdt Google konpainiako kontseilari delegatua pozik agertu da nazinoarteko negozioaren ekarpenagaz.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu