‘Ragga-ragga dator gaua’, Paddy Rekalderen ukabilkadea
2006-10-19 02:00 Kulturea‘Aspaldiko mendeku baten ukabilkadea ragga-dub erritmopean’, holan definidu dau Paddy Rekaldek bere bigarren nobelea.
‘Aspaldiko mendeku baten ukabilkadea ragga-dub erritmopean’, holan definidu dau Paddy Rekaldek bere bigarren nobelea. Nobelako protagonistea Joxan Uriarte boxeolaria da baina liburua ez da boxeolari baten istorioa. ‘Liburua film baten moduan ikusten dot, urbanoa, gai sozialez betea, koloretsua, tenperatura handikoa. Istorioa in crescendo garatu dot, istorioaren mamia gorantza doa lehertu arte’. Liburua pelikula baten moduan antolatua dago eta egileak film bi aitatu ditu ardatz nagusi legez: Spike Leeren ‘Do the right thing’ eta Mathieu Kassovitzen ‘La Haine’.
Paddy Rekalderentzat puntu geografikoa baino gehiago sentimentua dan Bilbo urian garatzen da trama, bariku sargori batean, hain zuzen be nahiz eta flashback batzuk agiri diran.
Liburua irakurterraza da, danetara 143 orrialde dira, di-da irakurteko moduan, ‘nobela potoloegietan betelana egoten dalako gehienetan'.
Liburuko azala Gotzon Garaizabal elorriotarrak egin dau eta pozik dago estetika zale amorratua dan Paddy Rekalde emoitzeagaz.
Ikusi argazki guztiak handiago
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!