Emakume Landatarraren Nazinoarteko Eguna
2006-10-16 02:00Gaur, urriak16, Gernika-Lumon egingo da Emakume Landatarraren Nazinoarteko Egunaren hirugarren edizinoa. Helburu nagusiena gizarteak Landako Emakumeen lana aintzat hartzea da.
Gaur, urriak16, Gernika-Lumon egingo da Emakume Landatarraren Nazinoarteko Egunaren hirugarren edizinoa. Helburu nagusiena gizarteak Landako Emakumeen lana aintzat hartzea da.
Ekitaldian, Aitzol Zubizarreta izango da aurkezlea eta agintari eta gonbidatuen artean, honakoak izango dira: Gonzalo Saénz de Samaniego, Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Sailburua, Miguel Angel Aranaz, Gernika - Lumoko Alkatea eta Landa Eremuko Emakumeen Elkarteko hiru ordezkari.
Onintza Enbeita bertsolaria hizlari legez izango da gizonezko ingurune batean emakumearen papela azpimarkatzeko.
Goizean hasi eta eguerdiko 14:00ak bitartean, Iratxe Manzisidor, Maria Zamora, Isabel Loidi eta Rosa Prunaren berbaldiak eta mahai-ingurua be izango dira. 'Emakumea bardintasunaren alde' izenburuko azken ponentziaren ondoren, Oihulari Klown taldearen ekitaldia be iragarri dabe antolatzaileek.
Horrezaz ganera, 'Landa eremuko emakumeak eta osasuna’ liburuaren aurkezpena be egingo da. Ikerketea IKT eta EHUko Soziologia 2 Saileko ikerlari talde batek egin dau eta argitalpena Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Sailaren ardurea izan da
Argitalpenaren asmoa landa eremuko emakumeen osasunaren inguruko beharrak eta eskaerak jasotea da. Politika publikoen gestinoan landa eremuko berezitasunak gero eta gehiago kontuan izatea da helburua.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!