Des-Kontrol talde arrasatearrak zazpi kontzertuko bira bat egingo dau AEBtan
2007-03-30 02:00 MusikeaDes-Kontrol street-punk talde arrasatearra AEBtara itzuliko da, 2005eko esperientziaren ondoren, eta zazpi kontzertuko bira bat egingo dau apirileko lehen astean, Oihuka diskoetxeko iturriek jakinarazo dabenez.
Guggenheimen lagun izatearen onurak
2007-03-30 02:00Guggenheim Bilbao Museoaren hamargarren urteurrena ospatzeko ekitaldien artean, kategoria guztietako Museoaren Lagunei zuzendutako programa bat jarri da martxan. Programearen helburu nagusia arte garaikidea Museoaren Lagunengana hurreratzea da eta, aldi berean, bildumagintzea bultzatzea.
Getxo kultur eskaintzaz beteta jatorku apirilean
2007-03-30 02:00 Kulturea Liburu Azokea izango da apirilaren 20tik 23ra bitarteanAurtengo Liburu Azokan, apirilaren 20tik 23ra, hamaika liburu-dendek atarako dabez liburuak kalera eta, ohikoa danez, udal liburutegiek be parte hartuko dabe. Bestalde, musikeak, antzerkiak eta jantzeak be lekua izango dabe apirileko egitarauan.
Aurelia Arkotxak beteko dau Euskaltzaindiaren 25. aulkia
2007-03-30 02:00 Euskerea berbagaiArautegiak agintzen dauen gehiengo osoa lortu ostean, Aurelia Arkotxa euskaltzain oso barri izentau dau Euskaltzaindiak Donostian egindako batzarrean.
Metallica, Iron Maiden, Red Hot Chili Peppers eta Fito & Fitipaldis izango dira Bilbao BBK Live jaialdiaren buru
2007-03-30 02:00 MusikeaIgazko esperientzia onaren ostean, Kobetamendi parkea aukeratu da barriro jaialdia egiteko, zuzeneko musika eta jente-pilaketa handia hartzeko baldintza egokiak ditualako (2006an, jaialdiak 43.616 bisita izan zituan, % 90 35 urtez beherakoak).
Barikun juergi?
2007-03-29 02:00 MusikeaLehenengo laneko esperientzia positiboaren ostean, The Uski´s talde bizkaitarra ‘Barikun’ izeneko lanagaz dator Oihuka diskOetxearen eskutik. Disko helduagoa, landuagoa dala dinoe. Gaiak, betikoak, ‘itsosu, neskak eta juergi’, autortu dau Jon Zameza gitarrista eta kantariak.
Rikardo Arregi XIX. Kazetaritza Sariketea martxan dago
2007-03-28 02:00Maiatzaren 25era bitartean, Andoaineko udaletxean aurkeztu behar dira lanak eta sariak bagilaren 30ean emongo dira. Sari Nagusiak Xabier Laka eskultorearen garaikurra eta 9.000 euro eroango ditu; Kazetari Barria sariak garaikurra eta 3.000 euro; eta Epaimahaiaren Sari Bereziak 4.000 euro.
The Undertones taldearen kontzertua Bilboko Santana 27 aretoan
2007-03-28 02:00 MusikeaThe Undertones talde irlandarrak kontzertua emongo dau eguen honetan, martiak 29, Bilboko Santana 27 aretoan. Emonaldia gaueko 21:00etan hasiko da, The Hot Dogs! talde urretxuarragaz.
EHUk Bilboko I. Lasterketa Mistoa antolatu dau datorren domekarako
2007-03-28 02:00Euskal Herriko Unibersidadeak Bilboko I. Lasterketa Mistoa antolatu dau datorren domekarako, apirilaren 1erako. Emakume batez eta gizonezko batez osotutako bikoteka egingo da lasterketea, Uribitarte pasealekuko 5.000 metroko ibilbidean.
Arestiren sei ipuinak moldatuta
2007-03-28 02:00 KultureaEuskerea baserri mundura mugatzen zan sasoian, 1957-62 urteen bitartean, Gabriel Arestik, Egan literatura aldizkarian, sei ipuin argitaratu zituan, urte desbardinetan idatzitakoak. Xabier Monasteriok sei ipuin horreek ‘Ipuinak’ izeneko liburutxu batean argitaratu ditu.
Euskadiko bankuek eta Jaurlaritzeak euskera sustatzeko hitzarmena sinatu dabe
2007-03-28 02:00 Euskerea berbagaiBBK, Kutxa eta Vital Kutxa Euskal Autonomia Erkidegoko bankuek sinatutako hitzarmenaren helburu nagusia arlo sozio-ekonomikoan euskerearen erabilerea eta presentzia sendotzea da.
Juan Crisostomo Arriaga Konserbatorioa zabalduko dabe
2007-03-27 02:00 MusikeaEraikin barria Bilboko Ibarrekolanda plazan dago. Bost pisutan, danetara 11.489 metro koadroko azaleran, 8 urtetik gorako 415 ikaslek musika tresnen 24 espezialidade ikasiko dabez.
Bizkaiko Foru Aldundiak euskerara itzuli dau Europako Batasunaren terminologia guztia
2007-03-27 02:00 Euskerea berbagaiTresna horren bidez, euskerea Europako beste 23 hizkuntza honeen parean jarten da. Bizkaiko foru erakundea izan da lehenengoa, estadu mailan, tresna hori sarean jarten, www.bizkaia.net webgunean.
'Ez dok amairu' Bilbon
2007-03-27 02:00 KultureaMartiaren 28tik apirilaren 27ra bitartean, Ez dok amairu erakusketa zabalik izango da Euskaltzaindiaren egoitzan. Erakusketeak Ez dok amairuren aurrekariak, sorrerea, garapena eta amaiera azaltzen ditu. Besteak beste, taldearen inguruko dokumentu idatzi, argazki, grabazino eta bideoek jarri ditue ikusgai.
Unai Basurko Getxon amaituko dan hirugarren eta azken etapea noiz hasiko zain
2007-03-26 02:00 Euskaldunak munduanAstegoienean, bariku arratsaldeko 19:20an (23:30 UTC) sartu zan portugaletearraren ‘Pakea’ ontzia Norfolken, Australiako Fremantle uritik abiatu eta 68 egun, 11 ordu eta 20 minutuko nabegazinoaren ondoren.
Gerediagak 2007rako egitasmoak zehaztu ditu
2007-03-26 02:00Ekintza desbardinen hausnarketea, egoitza barria eta ‘Astola’ izena izango dauen aldizkaria izan dira Gerediaga Alkarteak Gerediaga ermitan egindako batzarreko gai nagusiak.
Bilborock aretoaren 10. urteurrena ospatuko da apirilean
2007-03-26 02:00 MusikeaApirilaren 12tik 14ra bitartean, estilo danetako 21 talde izango dira aretoan, tartean zazpi banda euskaldun. Kontzertuak grabau egingo dira, diskoa atarateko helburuagaz.
Bosgarren txapela Xabier Silveirarentzat
2007-03-26 02:00 BertsolaritzeaAstegoienean, zapatuan Elizondon finala jokatu, irabazi eta Nafarroako Bertsolari Txapelketa gehien irabazi dauen bertsolaria da Xabier Silveira lesakarra, honezkero bost jantzi ditualako, azken laurak bata bestearen atzetik.
Topaguneak X. urteurreneko programazinoa aurkeztu dau
2007-03-26 02:00 Euskerea berbagaiTopagunea Euskera Alkarteen Federazinoak Batzar Nagusia egin dau astegoienean Matienako Errota Kultur Etxean. Araba, Bizkaia, Gipuzkoa eta Nafarroan 90 bazkide dituan federazinoak hamar urte beteko ditu 2007 urtean eta Batzar Nagusian urtean zehar urteurrena ospatzeko antolutako ekitaldien barri emon dau.
Abian da GR-12
2007-03-26 02:00 BertsolaritzeaHamabi herritako bertsolari eta bertsozaleak batuko ditu aurten, eta martian hasi eta garagarrilean amaituko da. Plaza gitxi egiten dituen bertsolariei aukerea emotea eta herrietako bertso-eskoletara jente barria erakartea ditu helburu egitasmoak.


















Parkatu Ramon, zuzenketak egin doguz.
»» XXXI. dFERIA Arte Eszenikoen Azokea ...