Arratiako III. Txalaparta Eguna Areatzan
2008-05-05 17:38Arratiako Trukutze Txalaparta Taldeak antolatuta, datorren zapatuan, maiatzak 10, ez dira gitxi izango txalaparta soinuagaz izartuko diranak, hamabiak aldera emongo deutsie-eta hasierea egunari txalaparta eta txistularien kalejireagaz.
Pakea Bizkaia Plymouth-en dago
2008-05-05 15:55 Euskaldunak munduanMaiatzaren 1ean Getxoko Kirol Portutik abiatu eta zapatuko, maiatzak 3, arratsaldeko 16:38an Pakea Bizkaia Sutton Harbouren, Plymouth, amarrau eban Unai Basurkok Bizkaiko Golkoa 51 ordu eta 23 minututan gurutzatu ondoren.
'Bertsolaritzea eta ahozkotasuna' proiektuagaz, Gipuzkoako 6.000 ikaslek bertsotan ikasi dabe
2008-05-05 15:45 BertsolaritzeaUrtez urte zabaltzen joan da proiektua Gipuzkoako hainbat herritan. Danetara, 36 herritan 86 ikastetxek egin dabe bat proiektuagaz eta 6.000 ikaslerengana ailegau da, gitxi gorabehera. Datorren urtean 7.000 ikasletik gora izango dirala aurreikusi dau Gipuzkoako Bertsozale Alkarteak.
Gernika-Lumoko Udalak eta AEK-k etorkin gazteak euskal mundura erakarteko hitzarmena sinatuko dabe
2008-05-05 14:14 Euskerea berbagaiDatorren martitzenean, maiatzaren 6an, arratsaldeko 18:00etan sinatuko dute akordioa bilkura aretoan, José María Gorroño alkateak eta Mercedes Mugika AEK-ko ordezkariak.
Xabier Enbeita Busturialdeko txapeldun
2008-05-05 12:09 BertsolaritzeaXabier Enbeitak jantzi eban txapela, Iker Belaustegigaz buruz burukoa jokatu ostean. Osabearen, Jon Enbeita bertsolariaren eskutik jaso eban ganera txapela.
Henrike Knörr euskaltzaina hil da
2008-05-01 12:01Atzo, apirilak 30, hil zan gaixotasun luze baten ondorioz 61 urte zituala. Henrike Knörren aldeko hileta eleizkizunak bihar, maiatzak 2, egingo dira Gasteizko Pilar Andra Mari eleizan 19:30etan, eta lur emotea 10:00etan izango da.
FANT Bilboko Zinemaldi Fantastikoaren XIV. edizinoak fantasia giroa zabalduko dau urian
2008-04-30 18:47 BarriakAurten, saio berezi legez, Stephen King-en narrazino batean oinarritutako ‘The mist’ (Lainoa) filmaren Espainiako estreinaldia egingo da. Ganera, Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailak antolatu eta maiatzaren 16ra arte luzatuko dan lehiaketa honen aurtengo edizinoan, Atal Ofizialean lehiatuko diran filmakaz batera, generoko film klasikoak, nontzeberri.com kultur atariko film laburren lehiaketako lanak eta dokumentalak izango dira ikusgai.
Arte eta kultur jakintzak izango ditu ardatz EHUko Bilbao Arte eta Kultura (BAK) Topaketen IX. edizinoak
2008-04-30 18:20 jardunaldiakIkastaroak bagilaren 23tik garagarrilaren 18ra bitartean izango dira, UPV/EHUko zenbait egoitzatan, Euskalduna jauregian, Guggenheim Museoan, Basauriko Social Antzokian eta Gueñesen.
Ziortzako Kontzertuak musika jaialdiaren XX. edizinoa aurkeztu dabe
2008-04-30 15:52 MusikeaMaiatzak 4, 10, 11, 17, 18, 24 eta 25. Egun horreetan egingo dira kontzertuak bai Ziortzako Kolegiatan eta baita Markina-Xemeingo eleizan be.
Nazino Batuetako eskubide ekonomiko, sozial eta kulturalen 40. Batzordean parte hartu dau Behatokiak
2008-04-30 15:19 Euskerea berbagaiGobernuz Kanpoko hainbat erakundek euren eretxia agertu deutse Batzordeari, eta hizkuntza gitxituei jagokenez, Hizkuntz Eskubideen Behatokiak eta EBLUL-France erakundeek hartu dabe berbea.
Alfredo Landa, Vianako Printzea Kultura Saria
2008-04-30 12:08 BarriakAlfredo Landaren hautagaitzea Nafar Ateneoak aurkeztu dau, eta aurrez aurre lehiatu da Miguel de La Quadra Salcedo, Juan Huarte, Juan Jose Martiarena, Luis Bacaicoa eta Jesus Maria Muneta abadeakaz.
Bernardo Atxagak irabazi dau 2008ko Mondello saria
2008-04-30 11:33 sariak-autortzakOraintsu Grinzane Cavour saria jaso ostean, asteon jakin dogu aurtengo Premio Letterario Internazionale Mondello-Citta di Palermo edota Mondello saria Bernardo Atxagak irabazi dauela. Italiako saririk garrantzitsuenetakoa da eta epaimahaiak aho batez emon deutso saria Atxagari.
'Euskara 21', euskerearen ganean gogoetea egiteko batzordea
2008-04-30 11:15 Euskerea berbagaiEusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzeak bultzatutako Euskerearen Aholku Batzordeak aro berri bati ekin deutso eta hizkuntz politikearen ganeko askoren arteko eztabaida eta hausnarketea jarri dau abian Donostian aurkezturiko 'Euskara 21' ekimenaren bitartez.
Desoreka taldeak rock gogorraren bidean jarraitu dau ‘Funanbulista’ disko barrian
2008-04-29 18:27 MusikeaLezoarrek maiatzaren 8an aurkeztuko dabe, Donostiako Elkar aretoan, ‘Funanbulista izenburuko disko barria, lana kaleratuko dauen Oihuka diskoetxeko iturriek jakinarazo dabenez. Taldeak rock gogorraren bideari sendo heldu deutso eta disko trinkoago bat egin dau, indarrak eta sentimenduak buztartuz.
Zeanuriko Erroten III. Ibilaldia’, maiatzaren 4an
2008-04-29 14:42Naturaz gozetako eta erroten ondare kulturala ezagutzeko aukerea eskaintzen dau ibilaldiak
Oinezko martxa honen helburuak ondokoak dira: alde batetik, herritarrei zein kanpotik hurreratzen diran bisitariei Zeanuri eta bere auzoak ezagutzera emotea; bestetik, Zeanuriren historian errotek izan daben garrantzia ezagutarazotea; eta azkenik, Olabarriko errotearen (bisitak hartzen dituan eta horretarako preparauta dagoan errotea) barri emotea.
Musikene Ikastegia Bruselan
2008-04-29 12:57 Euskaldunak munduanEuskal Herriko goi-mailako musika ikastegiak, Musikenek, kontzertua emongo dau Arte Ederren Jauregian (BOZAR), maiatzaren 21ean. Emonaldia, Europar Batasuneko Hezkuntza, Gazteria eta Kultura Kontseiluan Euskadik izango dauen partehartzearen ekitaldietako bat da.
Bizkaiko Umeen eta Gaztetxuen XXV. Bertsolari Txapelketeak gaur ekingo deutso ibilbideari
2008-04-29 12:18 BertsolaritzeaApirilaren 29an hasi eta bagilaren 5ean amaituko da Bizkaiko Umeen eta Gaztetxuen Bertsolari Txapelketea. Arlo bitan banatzen da lehiaketea: arlo idatzia batetik eta bat-batekoa bestetik.
Bestalde, BIZKAIKO LOREAK txapelketako bertsoen liburua argitaratu dau Ikastolen Alkarteak.
Bizkaiko Eskualdeetako Bertsolari Txapelketak aurkeztu ditue
2008-04-28 19:18 BertsolaritzeaEuskaldungoaren atentzinoa geureganatuz, Bizkaiko esparruetan bertsolaritzea sustatu, bertsozaletasuna zabaldu eta bertsolarien promozinoa bideratzea dira Bizkaiko txapelketearen helburu nagusiak. Bizkaiko lurralde osora ailegetea be badau helburu eta, hori lortzeko, aurreikusitako hamasei bertso-saioak eskualde danatan orekaz banatuko dira.
Instalazinoek hartuko dabe protagonismoa Guggenheimen
2008-04-28 18:02 KultureaGuggenheim Bilbao Museoak 'Instalazinoak: Guggenheim Bildumen aukeraketak' izenburuko erakusketea aurkeztuko dau bihar. Erakusketan, egungo artearen lau nazinoarteko artista adierazgarriren lana egongo da ikusgai: Rirkrit Tiravanija, Matthew Ritchie, Javier Pérez eta David Altmejd-ena.
Augustin Zubikarai XII. Ipuin Lehiaketako sariak banatu ditue
2008-04-28 15:41 sariak-autortzakAugustin Zubikarai XII. Ipuin Lehiaketako sari-banaketea egin da apirilaren 28an, iluntzeko 19:00etan, Ondarroako Kofradia Zaharrean. Bertan izan dira Felix Aranbarri, Ondarroako Udalburua, eta Miren Josune Ariztondo, Bizkaiko Aldundiko Kultura Diputadua.






















Aurreko artikuluarekiko interesatuta nau euskal aditza trinkoak liburu hau erosteko. Erraidazuek mesedez prezio ta zenbat orrialde kopuruak dabez
»» Aditz trinkoa batuan, bizkaieraz eta ...