Efren Vazquez motoziklista bilbotarrak astegoienean egingo dau debuta Albaceten

Bizkaie! 2007-04-27 02:00

Herri Torrontegiren eta Efren Vazquezen egitasmo motoziklista barriak asteburu honetan izango dau bere lehengo azterketea. Albaceteko zirkuituan izango da Espainiako Abiadura Txapelketako lehenengo lasterketea eta euskal taldearen helburua, hasieratik, bere burua titulua irabazteko hautagai bezela aurkeztea da.

Herri Torrontegiren eta Efren Vazquezen egitasmo motoziklista barriak asteburu honetan izango dau bere lehengo azterketea. Albaceteko zirkuituan izango da Espainiako Abiadura Txapelketako lehenengo lasterketea eta euskal taldearen helburua, hasieratik, bere burua titulua irabazteko hautagai bezela aurkeztea da. Gaur izango dira entrenamendu libreak eta bihar, barriz, sailkapen saioak (12:10ean eta 16:10ean). 125cc-tako lasterketea domekan izango da, 14:00etatik aurrera.

Lehiatzen hasteko ordu gitxi falta diranean, Efren Vazquezek azaldu dauenez, ‘denporaldiaurrearen eta gure aurkezpenaren ondoren, heldu da egindako lan guztia emoitza onakaz biribiltzeko momentua. Orain niri benetan gustetan jatana egiteko ordua heldu da eta egia esateko motorrean igoteko gogoz nago’. Buckler EAT-tako lehenengo proba honetan zortzi herrialde desbardinetako 52 pilotuk hartuko dabe parte, baina domekako lasterketan 36 bakarrik lehiatuko dira.

Albaceteko zirkuitua (3.542 metro) ‘oso teknikoa da, bihurgune asko ditu eta bertan oso garrantzitsua da kontzentrazinoa ez galtzea’. Halan da be, Efrenek argi dauka abiadura ez dala garrantzitsuena eta kontu handiz zaindu beharko dirala potentzia eta motorraren prestatze lanak.

Denporaldiaren hasieran, Herri Torrontegiren ikastunak badaki buelta bakotxean hobetzen joan beharko dauela, gaurko entrenamendutik hasita eta domekako lasterketako azkeneko itzuliraino. ‘Ikasten gagoz, eta lehenbailehen nire mugea topau behar dot, baina arinegi joan barik’, esan dau.

Eguraldia be oso kontuan izan beharko dabela azaldu dau. Prebisinoek domekan zirkuitua bustita egongo dala dinoe eta hori zailtasun gehigarria izango da pilotuen lanerako. ‘Nahigo dot euririk barik lehiatzea, zirkuitua bustita badago, dana subertearen esku gelditzen dalako. Halan da be, hori ez daa aitxakia, euria egiten badau danontzat egingo dauelako’, adierazo dau.

Lehiatzen hasi aurretik Efren Vazquezek eta Herri Torrontegik gizarte osoari eskerrak emon gura izan deutsiez euren egitasmoak izan dauen babes eta harrera onagaitik. ‘Espero dogu ahalik eta arinen lagundu gaituen danakaz eta euskal zaleakaz garaipen bat ospatu ahal izatea’, azpimarratu dau.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu