Unai Basurko: 2006ko Itsasgizonik Onena
2007-04-27 02:00 Euskaldunak munduanBaionako Yates Monte Real Club ospetsuak gaur banatuko ditu 2006ko Belako Sari Nazionalak, kirol honetan nabarmendu diran persona fisiko eta juridikoen lana aintzatesteko. Sarituen artean, Unai Basurko portugaletearra dago, Velux 5 Oceans estropadearen azken etapan, Atlantiko itsosoan Getxora bidean datorren itsasgizona.
Baionako Yates Monte Real Club ospetsuak gaur banatuko ditu 2006ko Belako Sari Nazionalak, kirol honetan nabarmendu diran persona fisiko eta juridikoen lana aintzatesteko. Sarituen artean, Unai Basurko portugaletearra dago, Velux 5 Oceans estropadearen azken etapan, Atlantiko itsosoan Getxora bidean datorren itsasgizona. 2006ko Itsasgizon Onena izentau dabe.
Unai Basurko pozarren, emozionauta dago izendapenagaz eta adierazo izan dau ohorea handia da Galiziak eta klub honek hur-hurretik bizi izan dabelako nire ibilbidea. Familiagaz txikitatik nabigau dot Galiziako uretan eta ezin hobeto hartu gaitue. Bidebatez, aupada handia bialdu gura deutset Galiziako lagunei, Rafale Olmedo eta bere familiari. Ezustekorik ezean, aurtengo udan Galizian ikusiko gara.
Portugaletearrak makinatxu bat ostera egin ditu Galiziako uretan eta gaur egun egia bihurtu dan bakarka munduari bueltea emoteko amesaren jatorria edo sorburua bertan dagoala esan daiteke.
Esandako moduan, Unai Basurko Velux 5 Oceans estropadearen azken txanpan dagoanez, ezin izango dau Yates Monte Real Clubaren saria, Xuxo Vazquez eskultorearen saria eskuratu baina haren izenean, Juan Carlos Sanchezek, Basurkoren lagun galiziarrak hartuko dau.
Igazko urriaren 22an, Velux 5 Oceans estropadan zortzi itsasgizon abiatu arren, gaur egun, estropadako azken etapan parte hartzen dagozan 4 itsasgizonak Atlantiko itsasoan dagoz Getxora bidean eta ezustekorik ezean, buruan doan Bernard Stamm (Cheminees Poujoulat) datorren asteko astelehenean edo martitzenean helduko da helmugara. Ondokoa da sailkapena:
1.- Bernard Stamm (Cheminees Poujoulat), Getxotik 883 miliatara.
2.- Kojiro Shiraishi (Spirit of Yukon), hemugatik 987 miliatara.
3.- Sir Robin Knox-Johnston (Saga Insurance), 1505 miliatara.
4.- Unai Basurko (Pakea), Getxotik 1769 miliatara.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!