Paul McCartneyk bagilaren 4an argitaratuko dau ‘Memory Almost Full’ disko barria

Bizkaie! 2007-05-02 02:00   Musikea

Disko barriko lehenengo kantua ‘Dance Tonight’ izango da. Kantuaren oinarria McCartenyk oraintsu erositako mandolina baten soinuan dago. Gainera, abestiaren bideo-klipean bi aktore ospetsu agertzen dira: Natalie Portman eta Mackenzie Crook

‘Memory Almost Full’ izenburupean, The Beatles ohiak 13 abesti sartu ditu bere lan barrian. McCartneyk 2005ko irailean ‘Chaos and Creation in the Barckyard’ lana kaleratu baino askoz lehenago hasi zan osotzen eta idazten lan barria, izan be, diskoaren lehenengo grabazino saioa 2003ko udagoienean izan zan, Abbey Road ospetsuko estudioetan, bere betiko musikariakaz eta David Kahne produktorearen aginduetara.

Saio horreetako batean McCartneyk dei bat jaso eban eta orduan hasi zan sortzen ‘Chaos and Creation in the Backyard’ Nigel Godrich produktoreagaz eta 2006an Grammy sarietarako izendatua izatea lortu eban. ‘Orduan konturatu nintzan bueltau eta lan hau amaitu behar nebala’, esan dau McCartneyk bere webgunean agerturiko artikulu batean. Artisteak adierazo dau barriro entzun zituala diskoko kantuak eta barriro egiten hasi zala banan banan, aldaketak sartuz.

Bere esanetan, esaldi bakar batean diskoak batzen dauena laburbildu ezin dauen arren, McCartneyk azpimarratu dau diskoa bistan danez ‘atzera begirakoa’ dala.

Disko barriko lehenengo kantua ‘Dance Tonight’ izango da. Kantuaren oinarria McCartenyk oraintsu erositako mandolina baten soinuan dago. Gainera, abestiaren bideo-klipean bi aktore ospetsu agertzen dira: Natalie Portman eta Mackenzie Crook.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu