Arratiako II. Txalaparta Eguna

Bizkaie! 2007-05-07 02:00   Musikea

Trukutze txalaparta taldeak antolatuta, maiatzaren 12an, II. Txalaparta Eguna ospatuko da Areatzan. Jaiari hasierea emoteko Saioa Larrea Trukutzeko kideak txupinazoa bota eta pregoitxo bat irakurriko dau.

Trukutze txalaparta taldeak antolatuta, maiatzaren 12an, II. Txalaparta Eguna ospatuko da Areatzan. Jaiari hasierea emoteko Saioa Larrea Trukutzeko kideak txupinazoa bota eta pregoitxo bat irakurriko dau. Igaz besteko arrakastea espero dabe antolatzaileak eta horretarako egitarau oparoa antolatu dabe.

Gero, igazko antzera, Areatzako Txistularien kalejireak eta txalapartaren durunduak jai-giroa zabalduko dabe herrian. Arrastian Euskal Herriko txalaparta talderik onenetakoak joko dabe. Iker Diez Musika Eskolako irakasle eta txalapartariak aukeratu ditu taldeok: Arabatik Harresian Zulo taldea, Gipuzkoatik Ttakun ttan Ttakun, Bizkaiatik Zugarramurdi, Nafarroatik Jo ala jo Behenafarroatik Kirikitunak eta zelan ez Arratiako Trukutze taldea. Arrastiko 18:00etan izango da hori. Bien bitartean ez da ekintzarik faltako eta 14:30etan bazkari herrikoia egongo da, bertsolariek eta albokariek girotuko dabe eta arrastiko txalaparta saioa hasi orduko Kansala tinbalari taldeak girotuko dau eguna. Iluntzeko triki poteoaren ostean, aurtengo nobedadea dator: Triotrikitilariak taldeagaz jantzaldia.

Azken buruan, argazki erakusketea be egongo da txalaparta egunean eta denda bat ipiniko dabe Trukutzekoak dirua batzeko.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu