‘Bandaband’ Oskorriren disko barria maiatzaren amaieran izango da kalean

Bizkaie! 2007-05-02 02:00   Musikea

Oskorri talde beteranoaren 35. urtebetetzearen atxakiagaz, azken aldian estudioko lana egin dabe taldekideek, Arriaga antzokian, 2006ko abenduaren 15, 16 eta 17an Bilboko Udal Bandeagaz grabau zituen Kontzertuen diskoa nahasten eta preparetan. Danetara, 13 kantu historiko batzen ditu, arreglu barri sendo eta argitsuakaz, eta CD-Bideo formatuko bonus track bat be bai zuzeneko irudiakaz.

Oskorri taldearen laguntzaz, gure historiaren folk talderik beterano eta eraginkorrenaren errepertorioari errepaso ludiko eta alaia izan zan. Horren emoitzea, heldu zein umeen gogoa asetzeko modukoa dan disko honetan, Oskorri taldearen garai zein sentsibilidade desbardinetako 13 kantu disdiratsu eskaintzen dira.

Bilboko Udal Bandearen musika moldaketak Hilario Estramianak egin ditu eta zuzendaria, barriz, Rafael Sanz Espert izan da.

Kontuak kontu, ezustekorik ezean, ‘Bandaband’ diskoaren aurkezpena maiatzaren 31n izango da.

Bien bitartean, Oskorri taldea herririk herri dabil zuzen-zuzenean; hona hemen egitaraua:

Mungia - apirilaren 28an, 20:00etan.
Getxo — maiatzaren 3an, 19:30etan.
Eibar — maiatzaren 4ean, 22:00etan.
Sopelana - maiatzaren 5ean, 12:30etan.
Zierbena - maiatzaren 5ean, 22:00etan.
Gasteiz - maiatzaren 11an, 16:00etan.
Andoain - maiatzaren 12an, 20:30etan.
Leioa — maiatzaren 13an, 12:00etan.
Basauri - maiatzaren 13an, 20:00etan.
Santurtzi - maiatzaren 17an, 20:00etan.
Muskiz - maiatzaren 19an, 20:00etan.
Balmaseda - maiatzaren 20an, 18:00etan.
Elgoibar - maiatzaren 25ean, 22:00etan.
Erandio - maiatzaren 26an, 17:30etan.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu