BOS Tokion izango da maiatzaren 2tik 6ra bitartean, 'Folle Journee au Japon' izeneko jaialdian

Bizkaie! 2007-04-27 02:00   Euskaldunak munduan

Jaialdia Nanteseko Folle Journee-ren bersino japoniarra da, Bilboko ‘Musika-Musica’ jaialdiaren parekoa. Jaialdi japoniarrak Asia eta Europako 1.500dik gora musikari batuko ditu eta 300 bat kontzertu eskainiko dira apirilaren 29tik maiatzaren 6ra bitartean.

Bilboko Orkestra Sinfonikoa (BOS) Tokion izango da maiatzaren 2tik 6ra bitartean, Folle Journee au Japon izeneko jaialdian parte hartzeko. Bertan, hamar kontzertu eskainiko ditu 40.000tik gora lagunen aurrean. Jaialdia Nanteseko Folle Journee-ren bersino japoniarra da, Bilboko ‘Musika-Musica’ jaialdiaren parekoa. Jaialdi japoniarrak Asia eta Europako 1.500dik gora musikari batuko ditu eta 300 bat kontzertu eskainiko dira apirilaren 29tik maiatzaren 6ra bitartean.

Orkestrearen arduradunek adierazo dabenez, ‘bere historiako urteerarik garrantzitsuenean, BOSek erronka artistiko berezi bati egin beharko deutso aurre, nazionalismo musikalen maisulanen sorta garrantzitsu bat interpretetako ardurea izango baitau, Ravel, Tchaikovski, Martinu, Bartok, Szymanowski, Guridi, Falla, Glinka, Rachmaninov, Rimski-Korsakov eta Debussy lako maisuen lanakaz’.

Bira honetan, orkestra bilbotarrak 110 persona eroango ditu hiru hegalditan. Ganera, materialak (musika-tresnak, jantziak eta partiturak) 20 metro kubiko hartzen dau, 2.200 kilo baino gehiagogaz.

Tokioko jaialdiaren lehenengo edizinoa 2005ean izan zan, Beethoveni eskaini eutsen eta 320.000 bisitari baino gehiago izan zituan. Igaz ospatutako bigarren edizinoan, 700.000tik gora bisitari izan ziran, Mozarti eskainitako 200dik gora kontzertu eta 1.500 bat musikari ikusteko.

Aurten, kontzertuak goizeko bederatzietatik gaueko hamaikak bitartean izango dira, Tokio International Forum-eko zazpi aretoetan. Aretoetako batean, 5.000 jarleku baino gehiago dagoz.

Kontzertuen iraupena 45 bat minutukoa izaten da. Horrela, 10 edo 20 euroren trukean, musikari handienak entzuteko aukerea izaten da.

Aurtengo edizinoan, Folle Journee au Japon jaialdiaren gaia ‘Herrien Armonia’ da. 2007ko edizinoa ‘Eskola Nazionala’ dalako mobimentuari eskainiko jako eta Europako musika herrikoiak XIX. mendearen amaieran eta XX. mendean musikari eta konpositoreen lanean izandako eragina aurkeztuko dau.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu