Lekeitioko Udalak Ateak Zabalik astegoiena antolatu dau auzokoei herriko baliabide turistikoak ezagutzera emoteko

Bizkaie! 2007-04-27 02:00

Lekeitioko Udalak hainbat ekintza batuko dituan Ateak Zabalik jardunaldiak antolatu ditu astegoienerako, apirilak 28 eta 29rako. Jardueren helburua, herriko baliabide natural eta kulturalak eta turismo balioa ezagutzera emotea da, batez be lekeitiarren artean. Horretarako, bi egunetarako, eta edade guztietako jenteari zuzendurik, dobakoak izango diran tailer, antzerki, bisitaldi eta musikea lako ekintzak antolatu dira.

Lekeitioko Udalak hainbat ekintza batuko dituan Ateak Zabalik jardunaldiak antolatu ditu astegoienerako, apirilak 28 eta 29rako. Jardueren helburua, herriko baliabide natural eta kulturalak eta turismo balioa ezagutzera emotea da, batez be lekeitiarren artean. Horretarako, bi egunetarako, eta edade guztietako jenteari zuzendurik, dobakoak izango diran tailer, antzerki, bisitaldi eta musikea lako ekintzak antolatu dira.

Jardunaldi honeek Lekeitioko Turismo Marketing Planaren barruan dagoz, eta bertaratzen diran bisitariez gain, lekeitiarrek be herrian dituen baliabide naturalak sakonean ezagutzea dabe helburu, Lekeitioko Udaleko iturriek jakinarazo dabenez.

Ekintza honeek zapatu goizeko 11:00etan hasi eta domeka eguerdian amaituko dira. Programautako bisitaldi eta ekintza guztiak doban izango dira, zapatu gaueko 21:15ean, Kultur Etxean izango dan Rogelio Botanz-en kontzertua izan ezik. Ekintza honetarako sarreren kostua bi eurokoa izango da.

Edozein ekintzetan parte hartzeko, nahikoa da Lekeitioko Turismo Bulegoan izena emotea (Independentzia Plaza), 94 684 40 17 telefonora deituz edo honako helbide honetara posta elektroniko bidez mezua bialtzea: turismo@lekeitio.com.

Zapatuan, 11:00etatik 14:00etara, itsasoagaz zerikusia daben baliabideetara bisitaldia egingo da. Eguerdiko 12:00etan, arrasto jokoa izango da. Gainera, arratsaldean zehar, kometa eta antzeztutako bisitaldia gune historikoan zehar izango dira. Iluntzeko 20:00etan arpa kontzertua izango da Txertok Hirukoteagaz, Santa Mariako Jasokunde Basilikan. Amaitzeko, 21:15ean, Rogelio Botanzen kontzertua izango da Kultur Etxeko Azkue aretoan.

Domeka goizeko 9:00etatik, Ardao eta Arrain Bidea ezagutzeko aukerea izango da; 10:30etan, ordu batzutan arrantzale izateko aukerea izango da ‘Hurreraketea arrantza mundura’ ekintzari esker. Portuan arrantzan egin, arrantzaleen Kofradia bisitau eta korapiloen tailerrean parte hartzeko aukerea izango da.

Gainera, arraunlaritzearen hastapenei buruzko ikastaro bat izango da, eta gune historikoa ezagutzeko ibilaldiakaz jarraituko da. Amaitzeko, eguerdiko 12:00etan, umeentzako horma-irudia eta marrazketa tailerra izango dira.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu