Bilbon, bizikletak alokatzeko zerbitzua martxan dago

Bizkaie! 2007-05-03 02:00

Bilboko Udaleko Ingurumen Sailak doban itxiko ditu barriro bizikletak eta barrikuntzak eskainiko ditu zerbitzuan. 2006ko abenduan bizikletak doban ixteko zerbitzuaren ganeko poztasun-inkestea egin zan herritarren artean eta horren emoitzak dira aurrerantzean sartuko diran barrikuntzak.

Bilboko Udaleko Ingurumen Sailak doban itxiko ditu barriro bizikletak eta barrikuntzak eskainiko ditu zerbitzuan. 2006ko abenduan bizikletak doban ixteko zerbitzuaren ganeko poztasun-inkestea egin zan herritarren artean eta horren emoitzak dira aurrerantzean sartuko diran barrikuntzak.

Orain arte egiten zana baino hilebete bi lehenago jarriko da martxan zerbitzua. Bizikletak doban jasoteko leku eta bizikleta gehiago iminiko dira. Danetara, 170 bizikleta izango dira, igaz baino 20 gehiago. Kadeteentzako 20 bizikleta txiki eta itsu edo elbarrientzako tandem bi iminiko dira, Bilboko Udaleko iturriek iragarri dabenez.

Bizikletak jasoteko lekuei jagokenez, hiru gehiago jarri dira: Blas de Otero Unibersidade Egoitza, Zubiarte merkataritza-gunea eta Emaus. Lehendik egozanak Deustuko, Otxarkoagako, Zorrotzako eta Begoñako Udaltegiak, San Inazioko kiroldegia, BETen Zabalguneko bulegoak eta Arriaga Antzokia dira.

Gainera, informazio-bulego bat zabalduko da Arriagan, eta persona bat egongo da han bizikletak doban ixteko beharrezkoak diran tramiteak egiteko.

Bestelako barrikuntzei jagokenez, giltzarrapo arinagoak jarriko ditue, denpora gehiago izango da bizikletea erabilteko (orain bost ordu jarraian, lehen lau) eta zerbitzua erabili ahal izateko lehen 16 urte eginda izan behar baziran, aurrerantzean, hau da, 2007ko kanpainan, nahikoa izango da 14 urte eginda izatea. Halanda be, 14 eta 15 urteko neska-mutilek bizikletea ondo zaintzeaz arduratuko dan persona heldu bategaz joan beharko dira.

Zerbitzua Bilboko Udaleko Ingurumen Sailak bultzatu dau. Igaz, 3.931 lagunek erabili eben eta, danetara, 6.765 bider itxi ziran bizikletak, doban.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu