Unai Basurko Getxora heldu da goizaldean

Bizkaie! 2006-10-25 02:00   Euskaldunak munduan

Munduari bira emoten hasi eta hirugarren egunean etxean bueltan dogu portugaletearra benetako urakanak ‘Pakea’ ontziko genova eta trinkete belak apurtuta eta masta be kaltetuta. Edozelan be, kalteak ez ei dira hain larriak eta 48 orduko tartean barriro itsasoratzeko prest egon daiteke.

Nazinoarteko 26 konpainia eta 50 emonalditik gora, BAD antzerki eta dantza garaikidearen jaialdian

Bizkaie! 2006-10-25 02:00

Urriaren 27tik zemendiaren 5era bitartean, Frantzia, Portugal, Irlanda eta Brasilgo konpainiak Madril, Katalunia eta Valentziatik etorritakoei eta Euskal Herriko taldeen ordezkaritza zabal bati batuko jakez.

»» Ikusi argazki guztiak (4)

Hemen da, bederatzigarrenez, Euskal Herria Sona Jaialdia

Bizkaie! 2006-10-25 02:00   Euskaldunak munduan

Bartzelonako Euskal Etxearen ekimenez, urtero moduan Euskal Herriko musika zein kulturearen erdigune izango da Bartzelona zemendiaren 3an hasi eta abenduaren 1era bitartean.

Gospel doinuak Euskaldunan

Bizkaie! 2006-10-24 02:00   Musikea

‘New Orleans Gospel Choir’ abesbatzak musika ikuskizuna eskainiko dau zemendiaren 3an Bilboko Bilboko Euskalduna Jauregian, 2005ean Ameriketako Estadu Batuetako (AEB) Louisiana estaduaren zati handia txikitu eban 'Katrina' eta 'Rita' hurakanek eragindako sarraskiak itxitako ondorioei aurre egiteko.

Nontzefilm eta Nontzeflash lehiaketak martxan dagoz

Bizkaie! 2006-10-24 02:00   Barriak

Nontzeberri webguneak ‘Nontzeflash IV. Animazio Lehiaketa’ eta ‘Nontzefilm III. Film Laburren Lehiaketa’ antolatu ditu Bilboko Zine Fantastikoren Jaialdiaren (FANT 2007) laguntzinoagaz. Biak martxan dagoz honezkero. Lehiaketak on-line izango dira eta lanik onenak datorren urteko FANT jaialdian egongo dira ikusgai.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Getxoko Aste Korala urriaren 25etik 28ra

Bizkaie! 2006-10-24 02:00   Musikea

Getxoko XXVI. Aste Korala bihar, urriak 25, hasiko da, Irutasun abesbatza getxoztarraren eskutik. Aurten, gainera, Kubako, Errusiako eta Bulgariako taldeek parte hartuko dabe Algortako Getxo Antzokian izango diran emonaldietan.

Seme-alabei gurasoak zelan zaindu erakusteko eskolea Lekeition

Bizkaie! 2006-10-24 02:00

Gurasoen etorkizunaren ganean seme-alabei prestakuntza emotea da Lekeitioko Udalak eta Bizitzen Fundazinoak eguenean martxan jarriko daben ‘Seme-alabentzako Eskolea’ izeneko ekimen aitzindariaren helburua.

Bartra finalaurrekoetan

Bizkaie! 2006-10-23 02:00   Bertsolaritzea

Arrigorriagako Lonbo aretoa bertsolariz eta bertsozalez bete da Bizkaiko Bertsolari Txapelketako hirugarren kanporaketa saioa ikusteko eta entzuteko. Taula ganean zortzi bertsolari gazte alkartu dira eta gazteenetarikoak lortu dau zuzenean finalaurrekoetarako txartela. Bartra santutxuarrak 396,5 puntu lortu ditu. Atzetik, Jabier Olibares, Urtzi Urrutikoetxea, Ion Barrocal, Jon Unanue eta Olatz Ibarluzea sailkatu dira.

Menchu Gal pintore irundarrak irabazi dau Eusko Ikaskuntzaren 2006ko Manuel Lekuona Saria

Bizkaie! 2006-10-23 02:00   sariak-autortzak

Menchu Gal margolari irundarrak jaso dau Manuel Lekuona Saria 2006ko edizinoan. Eusko Ikaskuntzak urtero antolatzen dau sari hau, euren obra osoarengaitik euskal kulturearen alde gehien nabarmendu diran personak aintzatesteko.

‘Velux 5 Oceans’: bakarkako erronkarik handiena Getxotik abiatuko da

Bizkaie! 2006-10-20 02:00   Euskaldunak munduan

‘Velux 5 Oceans’, munduko kirol ekitaldirik gogorrenetakoa (Munduari itzulia, 30.000 itsas milia belaontzian eta bakarka) datorren domekan, urriak 22, abiatuko da Getxotik.

»» Ikusi argazki guztiak (3)

Google bilatzaileak azken hiruhilekoko irabaziak bikoiztu ditu

Bizkaie! 2006-10-20 02:00

Google Interneteko bilatzaileak 733 miloe dolarreko irabaziak lortu ditu urteko hirugarren hiruhilekoan, hau da, 2005ko epe berean lorturiko 381 miloe dolarren ia bikotxa, publizidade bidezko sarreren gehikuntza handiari esker.

Iban Zalduak eta Xabier Olarrak irabazi ditue Euskadi Literatura Sariak

Bizkaie! 2006-10-20 02:00   sariak-autortzak

Iban Zalduak lortu dau Euskadi Literatura Saria euskerazko lanen atalean, ‘Etorkizuna’ obreari esker. Xabier Olarra izan da itzulpengintza ataleko irabazlea Raymond Queneauren ‘Exercise Style’ lanaren itzulpenagaitik. Sariak hilaren 28an banatuko dira Gasteizen.

Bizkaia Irratiak eta Euskaltzaindiak lankidetza-hitzarmena sinatu dabe

Bizkaie! 2006-10-19 02:00   Euskerea berbagai

Euskaltzaindiaren egoitzan sinatu da Bizkaia Irratia eta Euskaltzaindiaren arteko lehenengo lankidetza-hitzarmena. Bizkaia Irratiaren izenean Dorleta Alberdi zuzendariak sinatuko dau eta, Euskaltzaindiarenean, Andres Urrutia euskaltzainburuak.

»» Ikusi argazki guztiak (3)

IMH Ingeniaritza Eskolearen 06-07 ikasturtea martxan

Bizkaie! 2006-10-19 02:00

IMH Ingeniaritza Eskolearen 06-07 ikasturtearen inaugurazino ekitaldia egin dabe gaur, urriak 19. Aurtengo promozinoan 35 ikasle-langile dagoz, igazkoaren parean. Gogoratu taldeak 30 ingurukoak izaten dirala, ez gehiago. Danetara, 80 ikasle dabilz IMHko Ingeniaritza Eskolan ikasten eta lanean 70 enpresatan.

Biluzik jatorku Kauta

Bizkaie! 2006-10-19 02:00   Musikea

Andoaineko taldeak bigarren diskoa atara dau ‘Biluzik’ izenburupean Oihuka disketxeagaz. Lehenengo diskoa, ‘Izan zaitez zu’, 2004ko urrian atara eben eta arrakasta itzela izan dau. Honezkero, taldea erreferentzia bihurtu da Euskal Herriko taldeen artean.

Ahots lirikoz jantziko da Bilbo

Bizkaie! 2006-10-19 02:00   Musikea

Bilboko 11. Nazinoarteko Kantu Lehiaketea aurkeztu dabe. Urriaren 26tik zemendiaren 4ra bitartean, 29 herrialdetatik etorritako hainbat kantarik euren ahotsez gozetako aukerea eskainiko dabe. Parte-hartzaile gehienak emakumezkoak izango dira, 87; gizonezkoak, barriz, 54.

‘Ragga-ragga dator gaua’, Paddy Rekalderen ukabilkadea

Bizkaie! 2006-10-19 02:00   Kulturea

Aspaldiko mendeku baten ukabilkadea ragga-dub erritmopean’, holan definidu dau Paddy Rekaldek bere bigarren nobelea.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Euskarazko Komunikazio Taldeak eta Euskaltzaindiak lankidetza-hitzarmena sinatuko dabe

Bizkaie! 2006-10-19 02:00   Euskerea berbagai

Hitzarmen horrek, Euskaltzaindiaren eta EKTren arteko loturak sortzea dau helburu, beti be euskerea eta euskal kulturea zabaltzeko asmoz.

Lagun ospetsuak Pio Barojaren liburu baten audiozko grabazinoan

Bizkaie! 2006-10-19 02:00

Kultura, politika, kirola eta komunikabide munduko hainbat personaia ospetsuk Pio Barojaren ‘Miserias de la guerra’ liburuaren audiozko grabazinoan parte hartuko dabe Eusko Ikaskuntzaren ekimenez.

Ibaigane, Artatse eta Zamakola-Juan Delmas zentroak saritu dabez Julia Berrojalbiz VIII. Sariketan

Bizkaie! 2006-10-18 02:00

Irakaskuntzearen kalidadea gero eta handiagoa izateko ahaleginetan diharduen eskola-komunidadeko sektoreen ahalegina bultzatzeko asmotan, saria hezkuntza arloko proiektu barritzaile, kultur arteko, solidario eta parte-hartzailerik onenari emoten jako.