Hasi dira Bilboko Liburu Azokearen inguruko ekitaldiak
2007-05-30 02:00 KultureaMaiatzaren 31tik bagilaren 10era bitartean, liburuak izango dira protagonista Bilboko XXXVII. Liburu Azokan. Inaugurazino ofiziala izan barik be, azokearen inguruko ekitaldiak hasita dagoz, izan be, gaur goizean Mitch Albom idazle estadubatuarrari Zilarrezko Idazluma Saria emon deutse.
Maiatzaren 31tik bagilaren 10era bitartean, liburuak izango dira protagonista Bilboko XXXVII. Liburu Azokan. Arenaleko karpea izango da azokearen erdigunea baina hainbat ekitaldi antolatu dira beste hainbat lekutan. Urtero legez, aurten be Urrezko Idazluma Saria emongo da. Oraingoan, Balendin Lasuenek izango dau sari hori jasoteko ohorea, bagilaren 4an.
Azokearen inaugurazino ekitaldia maiatzaren 31n izango da, 12:30ean. Ordu berean, Kirmen Uribek eta Toti Martinez de Lezeak Gernikako eta Durangoko bonbardaketan hildakoei omenenalditxua egingo deutse Gernikako bonbardaketearen harira antolatutako erakusketearen ateak zabaltzeko ekitaldian.
Urrezko sariaz gan, sari gehiago be banatuko dira eta, honezkero, Zilarrezko Idazlumea emonda dago. Urruneko idazle batek jaso dau aurten Zilarrezko Idazlumea: Mitch Albom estadubatuarrak. Albom kirol kazetaria, musikaria eta idazlea da eta Detroitetik (AEB) Bilbora etorri da saria jasotera. ‘Pozik nago, oso harrera beroa izan dot eta atzo gaueko afaria bikaina izan zan’, esan dau barreka. ‘Martes con mi viejo profesor’ liburuagaitik emon deutse Zilarrezko Idazlumea. ‘Liburua oso gaixorik egoan irakasle baten omenez idatzi neban, haren medikuak pagetako dirua atarateko, editoreek ez eben liburua argitaratu gura, inork irakurriko ez ebalakoan’. Halanda be, irakaslea hil baino aste batzuk lehenago, liburuak argia ikusi eban, arrakasteagaz, ganera. Autoreak ‘Un día más’ liburua be argitaratu dau gero, ‘bizitza ondo aprobetxetako mezua zabaltzeko’. Liburuan, hil barri dan amagaz egoteko egun bat gehiago lortzen dauen semearen istorioa kontetan da.
Bestalde, Kritika Saria bagilaren 8an emongo jako Adolfo García Ortegati ‘Autómata’ lanagaitik.
Bagilaren 7an, goizeko 11:30ean Arenaleko karpan, Euskal Idazleen X. Topaketea izango da. Edorta Jimenez, Jon Kortazar, Susana Barragues, Jon Arretxe eta Jose Ramon Blanco batuko dira bertan.
Egun berean, Karmele Jaiok Zazpikale Saria jasoko dau ‘Amaren eskuak’ liburuagaitik.
Azokako zenbait egunetan, Laura Mintegi, Toti Martinez de Legea, Katixa Agirre edota Jon Arretxe, besteak beste, euren azken lanak sinatzen egongo dira Arenaleko kanrpan zein Bidebarrieta Kulturgunean.
Ganera, bagilaren 9an, umeentzako tailerrak izango dira goizeko 11:30etatik aurrera hainbat idazle ezagunen eskutik.
Zilarrezko idazlumea Mitch Albom estadubatuarrari
Euskal idazleen topaketea
Liburu izenpentzeak eta umeentzako tailerrak
Ikusi argazki guztiak handiago
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!