Euskal taldeen loraldia Leioako Umore Azokan

Bizkaie! 2007-05-29 02:00   Kulturea

Maiatzaren 31tik bagilaren 3ra bitarteko Leioako Umore Azokan parte hartuko daben euskal konpainien ikuskizunen aurkezpena egin dabe Bilbon. Programan, azken orduko ekarpen barria izan da, EHUko Leioako Campuseko ikasleek sortutako ‘Arte Ibilbidea’ ikuskizun multidisziplinarra.

Maiatzaren 31tik bagilaren 3ra bitarteko Leioako Umore Azokan parte hartuko daben euskal konpainien ikuskizunen aurkezpena egin dabe gaur Bilbon. Kultur Leioako zuzendari Ana López eta Leioako Umore Azokako koordinatzaile Alberto Garcíagaz batera, Organik, Iñaki Mata, La Pez, Tandi, Popotamus Teatro, Latirili Teatro, Circo Delirio, Debote Embote, Deabru Beltzak El Destilador de Ideas&LesNadies eta Portal 71 konpainietako ordezkariak izan dira bakotxak aurkeztu behar dauen ikuskizunaren ganeko informazinoa emoteko.

Aurten be, euskal taldeen presentzia nabarmena izango da Leioan. Ana López-ek azaldu dauenez, ‘Leioako Umore Azokan kaleko euskal antzerkigintzeak emondako azken frutuak ezagutarazotea da gure helburu nagusienetarikoa, eta Leioan bai ikuslego zabalak zein honezkero izena emon daben jatorri desbardinetako 140 profesionalak horren lekuko izango dira’.

Programan, azken orduko ekarpen barria izan da, EHUko Leioako Campuseko ikasleek sortutako ‘Arte Ibilbidea’ ikuskizun multidisziplinarra. Bestalde, talde bakotxeko kideek euren ikuskizunen barri emon dabe, tartean Deabru Beltzak-en trilogia arrakastatsua zarratuko dauen ‘Bande Déplacée’; Organik-en jantza, antzerki eta musikearen buztarketa umoretsua batzen dituan ‘+ES3’; La Pez-en ‘La danza que nos parió’; Tandik bere aurreko koreografien aurreraketeagaz sortutako ‘Creí que era una piedra y un soplo tuyo me convirtió en arena’ ikuskizuna; ‘Amor desmadre’, Popotamus taldearen kasting publikoa; El Destilador de Ideas eta LesNadies konpainiek sortutako ‘Feto’ lan berezia; Latiriliren ‘La sopa del bebé’ umeentzako antzerkia; Debote Embote eta Circo Delirioren zirku ikuskizunak ‘Ensillados’ eta ‘Circo Delito’; Portal 71 taldeak Kataluniako konpainia bategaz aurkezten dauen ‘La Residual’; eta azkenik, Iñaki Matak gure bizitzan topetan doguzan hainbat trabaren ganean oinarritutako ‘Barreras’ ikuskizuna. Iñaki Matak berak, ganera, aurkezpen-ekitaldia baino lehenago, bere ikuskizunaren zati bat aurkeztu dau Bilboko Kale Nagusian komunikabideen aurrean eta bertatik ebizan oinezko asko eta asko geratu dira antzerkiaz gozetako.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu