Euskadiko Eskolarteko Kirol Jokoak Getxon izango dira bagilaren 2, 3 eta 9an

Bizkaie! 2007-05-30 02:00

Euskadiko XXVI. Eskolarteko Kirol Jokoek Araba, Bizkaia, Gipuzkoa eta Nafarroako 2.135 eskola-ume (13 eta 14 urte bitarteko 1.031 neska eta 1.104 mutil) batuko ditue Getxon bagilaren 2an, 3an eta 9an.

Euskadiko XXVI. Eskolarteko Kirol Jokoek Araba, Bizkaia, Gipuzkoa eta Nafarroako 2.135 eskola-ume (13 eta 14 urte bitarteko 1.031 neska eta 1.104 mutil) batuko ditue Getxon bagilaren 2an, 3an eta 9an. Lurralde bakotxeko infantil mailako kirolari eta talde irabazleak, 21 kiroletan lehiatuko dira: igeriketa, saskibaloia, boleibola, gimnasia erritmikoa, aerobic, errugbia, tenisa, futbol 7, futbol 11, herri kirolak, pilota, txirrindularitza, mahai tenisa, judo, xake, areto futbola, karatea, kanoe, eskubaloia, waterpoloa eta atletismoa.

Ikasle gazteen ikasturteko kirol ekintzak azken ekitaldi honetan amaitzen dira, kirol helburuaz gan, parte-hartzaileen edaderako ‘egokia dan lehiaketan ondo pasetea eta euskerea sustatzea be helburu diralarik’, nabarmendu dau Joserra Garai Eusko Jaurlaritzako Kirol zuzendariak, ondoan Iñaki Zarraoa jarduneko Getxoko alkatea eukala.

'Eskola Kirola’ egitasmoa ikasleek nahitaezko eskolatze aldian irakastorduetatik kanpo egiten daben kirol jarduera antolatua da. Helburu nagusia eskolako ikasleen heziketa garapena osotzea da, kirolari bakotxaren betebeharrak asez.

Era horretara, ‘Eskola Kirola’ ekimenak, aukera bardintasuna aintzat hartuz, umearen heziketea bultzatu beharko dau, bere personalidadearen garapen harmonikoa, etorkizunean kirolaren praktikea ahalbideratzeko baldintza fisiko eta kirol ohitura eta bizitza osasuntsua indartzen daben zenbait kirol modalidade sustatuz. Ekimenaren oinarriak eta printzipioak, kirol diziplinako araubidea eta lehiaketak finkatzea Eusko Jaurlaritzearen eskumena da, eta honi jarraituz, infantil mailako Euskadiko Eskolarteko Kirol Jokoak antolatzea be bere betebeharra da.

Bestalde, lurralde historikoetako foru erakundeen eskumena da eskola kirolaren arloko arauak garatzea eta, udal administrazinoaren lankidetzeagaz, eskola kirola programak gauzatzea.


Eskola kiroleko Ikastxiki Surf Zirkuitua 2007

Datorren astegoienean, bagilaren 2 eta 3an hasiko da. Zapatuan umeek (1997 eta 1998. urteetan jaiotakoak) parte hartuko dabe eta domekan gaztetxuek (1995 eta 1996. urteetan jaiotakoak). Gipuzkoan kadete mailarik ez da egongo. Kadeteak Bizkaian bakarrik.

Parte hartzeko beharrezkoa da eskola kirola lizentzia (EHSF lizentziak ez dau balio). Eskola lizentzia eskolaren bitartez atara behar dozue eta ahalegindu behar zarie bagilaren 1a baino lehen ataraten. Beranduago atera ezkero tramitean zagozielako edo dana dalakoa, onartuko dogu eta Bizkaiko Foru Aldundiak baimenduko dau, baina eskertuko geunkizue epe barruan egitea. Eskola Kirolari buruzko informazino gehiagorako:

http://www.bizkaia.net/home2/Temas/DetalleTema.asp?Tem_Codigo=2032&Idoma=EU

Izena-emoteko: bizkaitarrok: bsf@euskalsurf.com eta gipuzkoarrak: gsf@euskalsurf.com. Dobanekoa da.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu