Egungo lau eskalatzaile onenetarikoek Baltzolako bideak probauko ditue munduko marka barria ezartzen saiatu aurretik

Bizkaie! 2007-05-30 02:00

Iker Pou, Josune Bereziartu, Rikardo Otegi eta Dani Andrada nazinoarteko eskalatzaile onenetarikoak Nazinoarteko Dima Rockmasterrean (bagilaren 8an eta 9an) 'bistara' estiloan eskaletako munduko markea ezarteko proposatutako bi bideak probauko ditue barikuan, bagilaren 1ean eta 8an.

Iker Pou, Josune Bereziartu, Rikardo Otegi eta Dani Andrada nazinoarteko eskalatzaile onenetarikoak Nazinoarteko Dima Rockmasterrean (bagilaren 8an eta 9an) 'bistara' estiloan eskaletako munduko markea ezarteko proposatutako bi bideak probauko ditue barikuan, bagilaren 1ean eta 8an. Forma onean helduko dira Baltzolara, Mikel Maeso eta Iñaki Marco ekipatzaileek preparautako bi bideen graduazinoa baieztatzeko.

Berezko zailatsun handien eta eskalada mueta garbiena bezela dago kontsideratua 'bistaz' egiten dan eskaladea. 'Bistaz' eskaleteak esan nahi dau kirolariak ez dauela bidearen ganeko ezelako informazinorik. Modalidade honetako aurrerapausuak nahiko gatxak dira eta horregaitik dago horren estimatua. Mundu osoan, gaur egun arte, lau gizonek baino ez dabe 8c bidea bistara eskalatzea lortu, eta emakumeen artean, barriz, bi baino ez dira izan 8b kateatzea lortu dabenak.

Oraingo honetan, Nazinoarteko III. Dima Rockmasterrean proposatu da gizonezkoen artean munduko marka barria ezarteko saiakerea egitea, eta bardintzea emakumezkoetan. Helburua lortzeko, bide bi zabaldu dira, Mikel Maesok ekipautako 'Nuska', eta Iñaki Marcok hornidutako 'Standa'. Bide zabaltzaileen proposamena da 8c/c+ 'Nuska'-rako eta 8b 'Standa'-rako.

Bide barri horren zailtasuna baieztatzeko nazinoarteko lau aditu, Josune Bereziartu, Iker Pou, Rikardo Otegi eta Dani Andrada Baltzolako kobara hurreratuko dira bide barriak frogatzeko. Egun osoan zehar proposatutako graduazinoaren inguruan eretxiak botako ditue, baina zati gatxenak non dagozan ez dabe esango, ‘bistaz’ eskaletearen filosofiari eusteko.

Arrazoi honegaitik, hedabideetako ordezkariek bakarrik atara ahal izango ditue eskalatzaileen irudiak, azken honeek jardunean ez dagozanean. Bideen irudirik argitaratzen baldin bada ‘bistaz’ eskaletearen modalidadeari balioa kenduko leuskio. Irudiak jasoteko aukerea goizeko 11:00etara mugatuko da.

Barikuan (bagilaren 1ean) kobarako sarrerea librea izango da, baina jazoera honek sortutako zalapartea dala eta, antolakuntzeak bagilaren 8rako sarrerea mugatzea erabagi dau, ‘Baltzolako inguruneko ekosistemea zaintzeko asmoz’, antolatzaileen esanetan. Horretarako, Dimako Turismo Bulegoan 1.000 sarrera jarri ditue salgai 5 euroren truke.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu