Instep talde oiartzuarrak irabazi dau Donostiako Piraten I. Musika Lehiaketea

Bizkaie! 2007-05-28 02:00   Musikea

Oiartzungo Instep taldeak irabazi dau Donostiako Piraten I. Musika Lehiaketea, joan dan zapatuan, maiatzak 26, Supertrooper eta Xikinkei taldeakaz batera Loiolako Gaztetxean egin zan final handiaren ondoren.

Oiartzungo Instep taldeak irabazi dau Donostiako Piraten I. Musika Lehiaketea, joan dan zapatuan, maiatzak 26, Supertrooper eta Xikinkei taldeakaz batera Loiolako Gaztetxean egin zan final handiaren ondoren, lehiaketako antolatzaileek jakinarazo dabenez.

Zuzenekoen ondoren, epaimahaiak makina bat burukomin izan zituan irabazlea zein zan zehazteko, eta azkenean Instep taldekoak izentau zituen irabazle. Saritzat astebeteko epea izango dabe Kaki Arkarazoren Andoaingo Garate estudioetan emoten deutsen denporea grabetako eta bestetik abuztuan Donostiako Piratek Trinitate plazan egin ohi daben kontzertuan joten lehenengoak izango dira.

Antolatzaileek azpimarratu nahi izan dabe lehiaketara aurkeztu diran 42 taldeek irabazi dabela. ‘Euren alde lan egingo dogu parte hartzeruntz aurrera egiteko. Galtzailerik ez dago gure lehiaketan’, nabarmendu dabe

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu