Graffiti lehiaketan izena emoteko epea zabalik dago

Bizkaie! 2007-05-29 02:00

Gazteen sormena eta produkzino artistikoa sustatzeko helburuagaz, garagarrilaren 14an Gernika-Lumon izango dan Graffiti Lehiaketearen hirugarren edizinoa aurkeztu dabe Bilbon. Izena emoteko epea garagarrilaren 4an amaituko da.

Gazteen sormena eta produkzino artistikoa sustatzeko helburuagaz, garagarrilaren 14an Gernika-Lumon izango dan Graffiti Lehiaketearen hirugarren edizinoa aurkeztu dabe Bilbon. Topagunea Euskera Alkarteen Federazinoak eta Gernika-Lumoko Udalak antolatutako lehiaketan izena emoteko epea garagarrilaren 4an amaituko da. Aurkezpenean Topagunearen Gazte Saileko teknikari Sonia Perez, Eusko Jaurlaritzearen Europar gaietarako teknikari Marisa Barrena eta Gernika-Lumoko Udalaren Gazteria zinegotzi Iñaki Iglesias izan dira. Ganera, bitartean, Gorka Gonzalez graffiti-egileak obra bat egin dau.

Mendaron, Getxon eta Tolosan egindakoen ostean, Euskal Herriko Graffiti Lehiaketearen laugarren edizinoa izango da aurtengoa. Bonbardaketearen 70. urteurrenaren harira eta Gazte Planaren barruan, garagarrilaren hamalauan egingo dan graffitietako bat Picassoren obra ezagunaren bersino bat izango da, lehiaketatik kanpo bada be. Asteburu horretan bertan be, AgroSkate skate jaialdia izango da.

Bakarka zein taldeka, hamasei urtetik gorako gazte euskaldunek izango dabe aukerea lehiaketan izena emoteko. Ostean, graffitiaren zirriborroen artean, epaimahaiak batzuk aukeratuko ditu garagarrilaren 14an Gernika-Lumoko hamar hormatan margotuko diran lanak.


Sariak

Lan onenen artean hiru sari banatuko dira. Lehenengoak, 1.500 euro jasoko ditu, bigarrenak 1.200 euro eta hirugarrenak 900 euro. Sari-banaketea lehiaketa egunean egingo da.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu