Eüskaldünak ‘A capella’

Bizkaie! 2007-05-29 02:00   Musikea

‘A capella’, ahots hutsez abestutako 20 euskal kantu batu ditu Elkar diskoetxeak. ‘A capella’-n emondako tradizinoa, gure lurraren eztarritik zerurantz igoten dan otoitzaren modukoa da, espirituaren adierazbide. Kantetako era hau gatxena dogu dudarik barik, ezelako doinu janzkerarik barik aurkezten dalako kantaria eta zeregin honetan erakusten ditualako talentua eta ahotsaren kalidadea’ Elkarreko arduradunek jakinarazo dabenez.

Gure herrian, batez be Iparraldean lantzen dan disziplinea izanik, honako bilduma honek, batez be, Iparraldeko kantariak batzen ditu, bestelakoak be agiri diran arren egun euskal kantu tradizionalak dituan ahotsik eder eta gorenak nabarmenduz: Etxamendi eta Larralde, Dominika eta Niko Etxart, Robert Larrandaburu, Aritzak taldea, Jean Bordaxar, Jean Nöel Pinque, Jean Pierre Luro, Maddi eta Celine Oihenart, Erramun Martikorena, Jean Mixel Bedaxagar, Imanol Larzabal, Peio D´Ospital, Mixel Etxeberri, Pantxoa Carrere, Peio Ospital.

Eüskaldünak ‘A capella’ bildumako kantuak

1.- Agur jende maiteak (Etxamendi eta Larralde).
2.- Eperra (Dominika eta Niko Etxart & Robert Larrandaburu). 3.- Nere etxea (Ikusten duzu goizean) - (Aritzak).
4.- Trololoika (Jean Bordaxar).
5.- Xarmagarrri bat badüt (Maddi Oihenart).
6.- Xori erresiñula (Erramun Martikorena).
7.- Igande arrats eztiño batez (Jean Mixel Bedaxagar).
8.- Goizian goizik jeiki nündüzün (Imanol).
9.- Loreak udan (Peio D´Ospital Eta Mixel Etxeberri).
10.- Agur Xiberoa (Dominika & Niko Etxart, Jean Bordaxar, J.N. Pinque, Robert Larrandaburu eta J.P. Luro).
11.- Zohardi batez (Jean Bordaxar).
12.- Ai zer plazerra (Erramun Martikorena).
13.- Ama Euskadi (Jean Mixel Bedaxagar).
14.- Laborarien alde (Erramun Martikorena).
15.- Kukua eta primadera (Imanol).
16.- Kantore berri (Erramun Martikorena).
17.- Euskal Herriko lur maitea (Pantxoa eta Peio).
18.- Argizagiak argitzen dizü (Dominika eta Niko Etxart & Robert Larrandaburu).
19.- Arrainak eijer begia (Jean Mixel Bedaxagar).
20.- Lo hadi aingürüa (Maddi & Celinne Oihenart).

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu