‘Dra’, Euskal Eskola Publikoaren XVI. Jaia Ondarroan bagilaren 3an

Bizkaie! 2007-05-29 02:00

Aurtengo edizinoko barrikuntzen artean, Kepa Junkerak 1998. urtean idatzi eta interpretautako kantu baten moldaketea da aitagarriena. Modu honetan, Arbaso talde ondarrutar gazteak Junkeraren kantua berbak ukutu barik moldatu dau euskal rock herrikoira hurreratzen diran soinuakaz.

Eskola parte-hartzailea eregitea, Euskal Herrirako curriculuma garatzea, ikastetxeen autonomia sustatzea, egungo hizkuntza ereduak gainditzea eta eskola mapa barria zehaztea helburu dituan Euskal Eskola Publikoaren Jaia Ondarroan ospatuko da. Aurten Ibilbide soila izatetik, herrian integretea bilatzen dau jaiak, Ondarruko hizkeran ‘bete-betean eta ezelako duda barik igarri’ esan nahi dauen ‘Dra!’ lelopean. Antolatzaileek gaur bilbon emondako prentsaurrekoan azaldu dabenez, ez da ibilbiderik izango eta, beraz, zortzi guneetako ekitaldiak aldi berean gauzatuko dira, ‘herria bera jai bihurtu guran’.

Aurtengo edizinoko barrikuntzen artean, Kepa Junkerak 1998. urtean idatzi eta interpretautako kantu baten moldaketea da aitagarriena. Modu honetan, Arbaso talde ondarrutar gazteak Junkeraren kantua berbak ukutu barik moldatu dau euskal rock herrikoira hurreratzen diran soinuakaz.

Beste alde batetik, EHIGEk Eusko Jaurlaritzako Droga Gaietarako Zuzendaritzeagaz jaiegunean alkoholaren hornikuntza, salmenta eta kontsumoa prebenitzeko sinatutako akordioa nabarmendu daiteke. Honen bidez, gazteenen artean droga eta batez be alkoholaren kontsumoaren inguruko arriskuak murriztea bilatzen dabe. Horretarako, ‘osasun-agenteak’ ibiliko dira guneetan zehar eta alkoholemia kontrola egin ahal izango dau nahi dauenak.

Zortzi guneetan era guztietako jarduerak izango dira, lehengoko guneko haur jolasetatik, zortzigarren guneko abenturazko kiroletara. Kontzertuak ez dira faltako, besteak beste, Pantxoa eta Peio frontoian, eta Kandela, The Uski's, Keike eta Arbaso taldeak, hondartzan, arratsaldeko 16:00etatik 20:00etara.

Bazkaltzeko orduan, antolatzaileek azaldu dabenez, ‘200 kilo atun’ izango dituan marmitakoa preparauko dabe, hamar euroren truke helduentzat, eta bost euro umeentzat. Menua gustoko ez dabenek alternatibea izango dabela iragarri dabe.

Aurreko edizinoetan legez, antolatzaileek garraio publikoa erabiltea gomendatu dabe. Esangura horretan, portura hurreratuko diran hamar autobus izango dira, garraio publikoa erabili edo autoa herrian jarriko diran zortzi aparkalekuetako batean itxi dabenentzat.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu