‘Miatu erraz’, Interneten euskerazko testuak erraz eta zehatz bilatzeko tresna barria
2007-05-28 02:00Euskerazko webguneak indexau eta indize honeen gainean bilaketak egiteko funtzinoak eskaintzen dituan liburutegia da ‘Miatu erraz’ izenekoa.
Euskerazko webguneak indexau eta indize honeen gainean bilaketak egiteko funtzinoak eskaintzen dituan liburutegia da ‘Miatu erraz’ izenekoa. Eleka Ingeniaritza Linguistikoak garatu dau tresna barria Eusko Jaurlaritzearen Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzearen enkarguz. Web garatzaileei zuzendutako tresna informatiko barri hau www.euskara.euskadi.net helbidean deskargau daiteke, ‘euskerazko softwarea deskargau’ atalean.
Erabilerraztasuna da 'Miatu erraz' tresnearen ezaugarrietako bat, eta txt eta html formatuetan dagozan euskerazko berbak bilatzeko aukerea eskaintzen deu, Windows zein Linux sistema eragileen laguntzaz.
'Indizean bilatu aurretik berbak lematizau egiten ditu’, azaldu dau Elekak. Honek esan nahi dau, bilaketarako gako-hitza ‘amaren’ baldin bada, indizean ‘ama’, ‘amek’ eta abar bilatuko dirala, baina ez ‘amonaren’ edo ‘amigdala’.
'Miatu erraz' instaletako gogoan izan behar da bi zatitan banatuta dagoala: alde batetik, programearen oinarrizko liburutegia, eta bestetik, liburutegi horretan oinarritutako goi mailako lengoaien interfazeak. Arazorik sortzekotan, Elekak laguntza teknikoa emongo dau bere webgunearen (www.eleka.net) bitartez
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!