‘More Volumen Tour 93’ Su Ta Garren DVDa salgai

Bizkaie! 2007-05-29 02:00   Musikea

1993an EH Sukarra taldeagaz Europan egindako bireari amaierea emoteko, kontzertu berezia emon eben Eibarren, maiatzaren 1ean; VHS formatuan grabau eben eta, orain, barriz, DVDan berrargitaratu dabe. Honezkero salgai dago.

1993an EH Sukarrarekin Europan egindako bireari amaierea emateko, kontzertu berezia emon eben Eibarren, maiatzaren 1ean. VHS formatuan grabau eben eta, orain, barriz, DVDan berrargitaratu dabe. Honezkero salgai dago.

1992an Hortzak Estuturik bigarren lana Euskal Herri osoan eta Espainiako Estaduan aurkeztu ondoren, Su Ta Gar taldea Europa aldera abiatu zan EH Sukarragaz batera 1993ko apirilean kontzertu-biran. Aitor Gorosabel buru dauen taldearen asmoa disko hori eta batez be taldea lurralde horreetan gehiago ezagutarazotea zan.


’More Volumen Tour 93’ izena emon eutsen Europako bira horri eta, Su Ta Garreko kideen esanetan, inoiz ahaztuko ez daben esperientzia izan zan. Esandako moduan, bireari amaierea emoteko, kontzertu gogoangarria emon eben Eibarren, maiatzaren 1ean. Ondoren, zuzeneko emonaldia bideoan grabau eben VHS formatuan.

Orain, hamar urte baino gehiago pasau diranean, DVD formatoan batu ditue kontzertu berezi haretako argitaratu bako irudi interesgarrienak, baita bira haretan ataratako makina bat argazki, informazino gehigarria eta taldekideei egindako alkarrizketea be. Danetara, 12 kantu dira, besteak beste, Ekaitza eta Barealdia, Nazka, Itxaropena, Jaiotze Basatia, Zure Atzetik eta Jo Ta Ke.

SU TA GAR ZUZENEAN 1993
(VHS, 65 min.)


1.- Ekaitza eta barealdia
2.- Suak pizturik dirau
3.- Amaren negarra
4. Azkar zuregana
5.- Nazka
6.- Itxaropena
7.- Fagozitosia
8.- Zure aurrean makurtzen naiz
9.- Jaiotze basatia
10.- Zure atzetik
11.- For whom the bells tolls (Metallica)
12.- Jo ta ke

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu