Suicidal Tendencies, Ill Niño, The Accüsed, Dayglo Abortions eta Golers taldeak bagilaren 1ean Bilbon

Bizkaie! 2007-05-25 02:00   Musikea

Suicidal Tendencies 1980ko hamarkadako Kaliforniako hardcore eszena indartsuko talde handienetakoa da. Sortu eta gitxira metal soinuak sartu zituen euren kantuetan eta 'crossover' legez ezagutu zan musikako ikur bihurtu ziran. ‘Suicidal Tendencies’ edo ‘Join The Army’ lako diskoak klasikoak dira bere generoan. Zuzenean sekulako ikuskizuna eskaintzen dabe.

Bilboko Santana 27 aretoak hardcore, punk eta metal soinu gordinak jasoko ditu bagilaren 1ean, Suicidal Tendencies, Ill Niño, The Accüsed, Dayglo Abortions eta Golers taldeek eskainiko daben kontzertuan.

Suicidal Tendencies 1980ko hamarkadako Kaliforniako hardcore eszena indartsuko talde handienetakoa da. Sortu eta gitxira metal soinuak sartu zituen euren kantuetan eta 'crossover' legez ezagutu zan musikako ikur bihurtu ziran. ‘Suicidal Tendencies’ edo ‘Join The Army’ lako diskoak klasikoak dira bere generoan. Zuzenean sekulako ikuskizuna eskaintzen dabe.

Bestalde, seguruenik, metal soinuak eta elementu latindarrak buztartzen onenetakoa da Ill Niño taldea AEBtatik heldu arren. Oraingoan, Cement Shoes diskoetxeagaz udan kaleratuko daben ‘Enigma’ azken lana aurkeztuko dabe Bilbon.

The Accüsed 1980ko hamarkadako beste talde klasiko bat da, Suicidal Tendencies bezela. Metal, hardcore, punk eta odola nahastuz, 'splatter rock' izeneko estilo propioa sortu eben, eta maskota propioa bere badaukie: Martha Splatterhead. Orain gitxi kaleratu dabe euren azken lana: ‘Oh, Martha’.

Kanadatik helduko dira Dayglo Abortions. 1970ko hamarkadearen amaieran punk rock soinuakaz jaio ziran, eta orduan indarra hartzen egoan hardcore eszena indartzen lagundu eben gaur egun klasikotzat joten diran ‘Feed US a Fetus’ (1986) lako diskoa argitaratuz.

Azkenik, kontzertuko talderik ezezagunena eta gazteena Golers da. Ganerako taldeen espiritua bizirik mantentzen dabe, punk eta metal soinuak modu gordin eta indartsuan buztartuz. Bi disko kaleratu ditue honezkero eta Kreator, Destruction, Dr. Know edo Strapping Young Lady lako taldeakaz jo dabe.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu