Aisiola begirale eskoleak begirale titulua eskuratzeko ikastaroaren matrikulea zabaldu dau

Bizkaie! 2007-05-29 02:00

Ikastolen Alkarteko Aisiola begirale eskoleak 2007-2008 ikasturteko haur eta gazteen aisialdirako begirale titulua atarateko ikastaroaren matrikulea zabalik dauka. Matrikulazino epea irailaren 12ra arte egongo edegita eta ikastaroaren plan osoa, baldintzak eta matrikulazinorako fitxea www.bieikastola.net webgunean dagoz.

Ikastolen Alkarteko Aisiola begirale eskoleak 2007-2008 ikasturteko haur eta gazteen aisialdirako begirale titulua atarateko ikastaroaren matrikulea zabalik dauka. Matrikulazino epea irailaren 12ra arte egongo edegita eta ikastaroaren plan osoa, baldintzak eta matrikulazinorako fitxea www.bieikastola.net webgunean dagoz.

Ikastolen Alkartean, aspaldidanik, sakon landu izan dabe aisialdiko esparrua jarduera desbardinen bitartez, besteak beste, udalekuak, hizkuntzak lantzeko egitasmoak, gazte alkarteak, kirol topaketak, ikastolaz kanpoko ekintzak, ikastolako ekintza edo jai berezietan.

‘Urteak pasau ahala aisialdiko ekimen honeek gauzatzeko pieza klabe batzuk egozala konturatu ginan: begiraleak. Begiraleak dira ume-gazteen heziketa lana aurrera eroango dabenak. Eurak dira umeei baloreak, ezagupenak eta bizipenak transmitiduko deutseezanak eta umeentzat eredu izango diranak. Horregaitik, eta hezkuntza integralaren aldeko apustuan aurrera egiteko, Ikastolen izaeran oinarritzen dan Aisiola aisialdi eskolea sortu zan’, azaldu dabe Ikastolen Alkarteko iturriek.

Modu honetan, gazte euskalduna izatea, haur eta gazteakaz lan egitea gogoko izatea, Ikastolen proiektuagaz bat etortea eta aisialdiko hezkuntzan begirale izan nahi izatea dira begirale eskolan matrikuletako baldintza bakarrak.

Ikastaroan talde esperientzian oinarritutako heziketa eskainiko da, metodologia aktiboa eta parte-hartzaileagaz. Gainera, Ikastolen Alkarteko proiektuetan praktikak egiteko aukerea egongo da. Titulua eskuratuz, Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailak onartutako haur eta gazteen aisialdirako begirale agiri ofiziala lortuko da, eta unibersidadeko aukera libreko kredituakaz baliokidetzeko aukerea be badago.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu