Kinteto Musikenek Caja Madridek antolaturiko Acordes 2007 Ganbera Musikaren I. Lehiaketako lehen saria irabazi dau

Bizkaie! 2007-05-28 02:00   Musikea

Kinteto Musikene taldeak Caja Madridek antolatu dauen Acordes 2007 Ganbera Musika Lehiaketako lehenengo saria irabazi dau eta, era horretara, Musikene-Euskal Herriko Goi Mailako Musika Ikastegiaren izenean, Espainia osoko Goi Kontserbatorio guztien artean ganbera talde onena da.

Kinteto Musikeneko partaideek, Itsaso Etxeberria pianistea (Iruñea, 1986), Xabier de Felipe (Bilbo, 1987) eta Daniel Garcia (Santander, 1987) biolinistak, Alba Gonzalez (A Coruña, 1985) biola, eta Beatriz Blanco (Valladolid, 1987) celloak, Shostakovichen ‘Kinteto pianoduna, Op. 57’ jo eben eliminatorian eta Brahms-en ‘Kinteto pianoduna, Op. 34’, barriz, finalean.

Gabriel Loidi maisuaren tutoretzapean, honako sariak jasoko ditu taldeak: CD baten grabazinoa, astebeteko lan bilera bat Madrilen irakasle espezializatuen gidaritzapean, eta garagarrilaren 7an kontzertu bat Madrilgo Teatro Monumentalen, RNEk zuzenean emitiduko dauena eta TVEk diferituan.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu