Medicus Mundi erakundearen ‘Milurteko Busa’ erakusketea Bizkaian

Bizkaie! 2007-05-03 02:00

Erakusketa honen bitartez, euskal herritarrak milurteko honen helburuen eta osasunerako eskubide unibersalaren ganean sentsibilizau gura dira. Batez be gazteakana heltzeko asmoz, Milurteko Busak Bigarren Hezkuntzako hainbat ikastetxe bisitauko ditu Bilbon (maiatzaren 4tik 6ra), Barakaldon (maiatzaren 18an eta 19an), Basaurin (maiatzaren 31tik bagilaren 3ra) eta Getxon (bagilaren 29tik garagarrilaren 2ra).

Erakusketa honen bitartez, euskal herritarrak milurteko honen helburuen eta osasunerako eskubide unibersalaren ganean sentsibilizau gura dira.

‘Azken geltokia: osasun unibertsala’ leloagaz, hainbat uriburutan izan da erakusketea. Helburua biztanle guztiak eta, batez be, gazteak Nazino Batuetako 189 herrialdek 2000. urtean onartutako Milurteko Garapen Helburuen ganean jakitun egotea da eta, baita, osasunerako eskubide unibersalaren arloan be.

‘Milurteko Busa’ erakusketeak hiru gune desbardinetan ibilteko aukerea eskaintzen dau. Lehenengoan, bisitaria autobus geltoki baten itxarongela islatzen dauen karpa batera sartzen da eta bertan Milurteko Helburuak modu aktiboan erakusten dira. Ondoren, autobusera igon eta bideokonferentzia-sistema baten bitartez Bolivia, Peru eta Kamerungo jenteagaz berba egiteko aukerea izango dau. Azkenik, bisitaria bigarren karpa batera joan eta bertan Medicus Mundik eta hainbat alkartek zortzigarren helburuaren inguruan martxan jarritako ekimenen bat egitea proposatzen jako publikoari. Helburua honakoa da: pobreziaren kontra munduko alkarte bat sustatzea.

Batez be gazteakana heltzeko asmoz, Milurteko Busak Bigarren Hezkuntzako hainbat ikastetxe bisitauko ditu Bilbon (maiatzaren 4tik 6ra), Barakaldon (maiatzaren 18an eta 19an), Basaurin (maiatzaren 31tik bagilaren 3ra) eta Getxon (bagilaren 29tik garagarrilaren 2ra). Medicus Mundik, honezkero, horreekaz egonaldiak berbatuta daukaz. Ostean, autobusa Gipuzkoa eta Nafarroa aldera joango da.

Proeiktuan, hainbat erakundek parte hartu dabe, Eusko Jaurlaritzeak, Nazinoarteko Lankidetzarako Espainiako Agentziak (NLEA) eta erakusketeak bisitauko dituan herrietako udalek, besteak beste. Horreez gan, General Óptica, Grupo Cortefiel edota Eroski Fundazinoa lako korporazinoek babesten dabe ekimena.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu