Stalingrado zaharrak Bakearen aldeko Adierazpenean parte hartuko dau

Bizkaie! 2007-02-08 01:00

Volgogradoko alkate Kherianovek berak zuzenean helarazo deutso konpromisoa Gernikako alkate Miguel Angel Aranazi, orain gitxi Volgogradora egindako bisitan.

Bermeoko III. Bertso Paper Lehiaketea martxan

Bizkaie! 2007-02-08 01:00   Bertsolaritzea

Lehiaketea 12 eta 18 urte bitarteko gazteei zuzenduta dago gazteen artean bertsozaletasuna sustatzeko helburuagaz. 2007ko martiaren 16ra arte egongo da zabalik lanak aurkezteko epea.

Ana Urrutia eta Xabier Paya ume elebidunen gurasoen dudak argitzen

Bizkaie! 2007-02-08 01:00   Euskerea berbagai

Elebitasunaren inguruan izaten diran gorabeherak argitu guran eta umeak euskerazko ereduetan eskolaratzeko orduan izaten diran dudak baztertzeko asmoz, Bizkaiko 12 udalerritan Ana Urrutiak eta Xabier Payak zuzendutako berbaldiak izango dira.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Zapatuan hasiko da Kulturbirea Karrantzan

Bizkaie! 2007-02-08 01:00

Herririk herri, ohiko Korrika Kulturalari gehituko jakozan emonaldiak bultzatzeko sortu da proiektua eta zapatu honetan, zezeilak 10, hasiko da, Korrikea legez, Karrantzan.

Mahomaren karikaturak argitaratu ebazan aldizkaria epaituko dabe Frantzian

Bizkaie! 2007-02-07 01:00

Frantziako Charlie Hebdo aldizkari satirikoak igazko zezeilean argitaratutako Mahomaren hiru karikatura, musulmanen kontrako irainak ete diran epaituko dau gaur eta bihar Pariseko Auzitegi Korrekzionalak.

Gernikarrek gero eta gehiago egiten dabe euskeraz herriko kaleetan

Bizkaie! 2007-02-07 01:00   Euskerea berbagai

Neurtutako 3.440 hiztunen artean lortutako datuen arabera, herriko kaleetan % 57,3tan egiten da euskeraz, 2001ean egindako neurketan baino datu hobeak lortuz, izan be, orduan % 54,3ko erabilerea jaso zan.

Patxo Telleriak gidoigintzea irakatsiko dau

Bizkaie! 2007-02-07 01:00

‘Orain arte hutsunea egon da euskerazko gidoigintzan; desorekea dago, gidoigintza arloan orokorrean eta, batez be, euskerazko gidoigintzan’, azaldu dau Telleriak

‘Maldetan sagarrak. Euskal Gatazka euskal literaturan’ liburua aurkeztuko dau UEUk

Bizkaie! 2007-02-07 01:00

Gatazkea eta literaturea hartu-emonetan jarten dabezan hainbat saio batzen ditu liburuak, idazleek zein kritikariek egindakoak.

Amaitu da sagarraren burrukea

Bizkaie! 2007-02-06 01:00

Aurrerantzean, ordenagailu-etxeak erabiliko dau sagarraren irudia The Beatlesen kantak iTunes dalakoan jartearen trukean. Ganera, disketxeari baimen batzuk itxi behar izan deutsoz Apple Corps izena erabili ahal izateko.

Euskal folklore tradizionala, musikea eta estetikea batzen dituan ‘Izeia’ ikuskizunaren estreinaldia Bilbon

Bizkaie! 2007-02-06 01:00   Musikea

Atarrabiako (Nafarroa) bi dantzarik eta lau musikarik, Ismael Yagüe txistularia buru izanik, teknologia barriek musika tradizionalari eransten deutseezan aukerak erakusten ditue, estilo, erritmo eta ohiko musika-tresna eta musika-tresna barriak buztartuz.

Kontsumitzaileek Coca-Cola salatu dabe

Bizkaie! 2007-02-06 01:00

Enviga edaria kaloriak erreteko produktu legez saltzeagaitik salatu dabe enpresea, kontsumitzaileen esanetan, edan eta edan arren argaltzen ez dauelako.

Jesus Mari Lazkanoren ganeko erakusketa didaktikoa aurkeztuko dabe Guggenheimen

Bizkaie! 2007-02-05 01:00   Kulturea

Erakusketeak artistearen sormen-prozesua sakondu gura dau ‘La curva del destino’ obrearen bitartez. Lan hori museoaren Bilduma Propioaren parte da eta aurretik ez da publikoaren aurrean erakutsi.

Half Foot Outside talde iruindarrak eta Same Old banda gasteiztarrak Bilboko Kafe Antzokian

Bizkaie! 2007-02-05 01:00   Musikea

Kontzertua bariku honetan, zezeilak 9, izango da. Emonaldia gaueko hamarretan hasiko da eta sarrerak 10 euroan dagoz salgai.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

EJk eta Ipar Euskal Herriko Euskerearen Erakunde Publikoak hitzarmena sinatuko dabe

Bizkaie! 2007-02-05 01:00   Euskerea berbagai

Hizkuntza-politikako gaietan mugaz gaindiko lankidetzea garatzeko eta erakunde mailako hartu-emon iraunkorrak ezartzeko eta garatzeko hitzarmena zezeilaren 7an izenpetuko dabe Baionan.

'Mathilde maitatzeko moduak', Gabiriaren testuak Murugarrenen musikeagaz

Bizkaie! 2007-02-05 01:00

Gaur, zezeilak 15, 19:30ean, Donostiako Ernest Lluch Kultur Etxean estreinauko dabe. Julen Gabiriaren istorioak kontetan ez deuskuna Txuma Murugarrenen kantek kontauko deuskue, eta alderantziz.

Basauriko Euskarabila alkarteak Ipuin Erotikoen XII. Lehiaketea deitu dau

Bizkaie! 2007-02-05 01:00

Basauriko Euskarabila euskera alkarteak izen bereko Ipuin Erotikoen XII. Lehiaketearen deialdia egin dau. 1991n edo lehenago jaiotako edozein lagunek hartu leikie parte, eta lan guztiek argitaratu bakoak eta euskeraz idatziak izan beharko dabe.

Maiatzean kaleratuko da ‘Mendiminez’

Bizkaie! 2007-02-05 01:00

‘Mendiminez’ goi mendietan hildako hainbat euskal mendizaleren biografiaz osoturiko liburuak aurtengo maiatzean ikusiko dau argia. Ramon Olasagasti kazetariak (Berrobi, 1972) proiektu honegaz irabazi eban igaz Debako Udalak eta Elkar argitaletxeak antolatutako Tene Mujika bekea.

Deustuko Unibersidadeak Frantzisko Garate dohatsuaren jaiotzearen 150. urteurrena ospatuko dau

Bizkaie! 2007-02-02 01:00

Hasi barria dogun 2007 honetan, Jesusen Lagundiak Anaia Garate dohatsuaren eta Aita Pedro Arruperen jaiotzen urteurrenak ospatuko ditu. Biak egon ziran estu lotuta Deustuko Unibersidadeari

‘Euskal kulturgintzearen transmisinoa’ graduondokoa aurkeztu dabe

Bizkaie! 2007-02-01 01:00

Lehenengoz euskal kulturearen transmisioa maila akademikora ekarriko dau ikastaroak.

Bilboko San Inazio auzoko Intxisu ikastolearen eraikin barria inaugurau dabe

Bizkaie! 2007-02-01 01:00

Eraikin barriari esker 160 eskola-plaza barri sortu dira, danetara 8 gela. Obrearen aurrekontua 1.436.964 eurokoa izan da.