SMS bero-beroen II. Lehiaketea Enkarterrin

Bizkaie! 2007-01-25 01:00

Enkarterriko Mankomunidadeko eta Balmasedako Udaleko Euskara Zerbitzuek SMS bero-beroen II. Lehiaketea antolatu dabe datorren zezeilaren 1etik eta 7ra bitartean.

Eleizeak online telebista abiarazo dau

Bizkaie! 2007-01-24 01:00

Eleizeak ez dau baztertu teknologiak fededunak erakarteko eskaintzen dauen aukerea eta Malagako Gotzaitegiak ‘Diocesis TV’, Interneteko lehenengo telebista kate katolikoa abiarazo dau.

‘Geure Berbie Euskeraz’ argitalpenaren hamaikagarren zenbakia kalean

Bizkaie! 2007-01-24 01:00   Euskerea berbagai

Gernika-Lumoko Udaleko Euskara Zerbitzuak ataraten dau argitalpena enpresetan, alkarteetan eta herrian bertan euskerearen erabilerea bermatzeko helburuagaz.

Zinebiklubeko film onenak ikusgai

Bizkaie! 2007-01-24 01:00   Barriak

Urtarrilaren 25etik martiaren 29ra, Abandoko udaltegian, Barrainkua kalean, neguko Zinebiklub film laburren programazinoa eskainiko da.

»» Ikusi argazki guztiak (3)

Standstill bartzelonarrak Bilboko Kafe Antzokian

Bizkaie! 2007-01-24 01:00   Musikea

‘Vivalaguerra’ izeneko disko barria aurkezteko, kontzertu bakarra emongo dau taldeak Euskal Herrian. Emonaldia urtarrilaren 27an izango da.

Irabazlerik barik itxi dabe Zubikarai nobela laburren sariketea

Bizkaie! 2007-01-23 01:00

Ondarroako Udalak eta Elkar argitaletxeak urtero antolatzen daben Agustin Zubikarai nobela laburren lehiaketako VI. edizinoa irabazle barik geratu da. Hori erabagi dau epaimahaiak, ‘aurkezturiko lanak aztertu ondoren, kalidade nahikoa eukan lanik ez egoalako’.

Honezkero 1.410 enpresa, saltoki eta era guztietako erakundek lortu dabe Bai Euskarari Ziurtagiria

Bizkaie! 2007-01-23 01:00   Euskerea berbagai

Lan-mundua euskalduntzeko Bai Euskarari Ziurtagiriaren alkarte barria sortzeko lanak aurrera doaz

‘Uste dogu Bai Euskarari Ziurtagiriaren bitartez 6 urte luze honeetan egindako lana aintzakotzat ez hartzea eta bikoiztea lan munduaren euskalduntzean egin daitekeen akatsik larrienetakoa dala'.

Euskerea Pariseko Expolangues azokan

Bizkaie! 2007-01-23 01:00   Euskerea berbagai

Urtarrilaren 24tik 27ra

‘Munduko hizkuntzak. Hizkuntzen mundua’ izenburupean, erakustazokearen XXV. edizinoan Errusiar Federazinoa izango da ohorezko konbidaua. Aurtengoagaz, 22. urtea da Eusko Jaurlaritzea Expolanguesera doala, azokea sortu eta hirugarren urterako euskera bertan zan eta.

Jokin Zaitegi itzulpen lehiaketea Monika Etxebarriak eta Fernando Reyk irabazi dabe

Bizkaie! 2007-01-23 01:00   sariak-autortzak Orhan Pamuk turkiarraren ‘Kar’ obrea euskeratuko dabe

Orhan Pamuk istanbuldarraren nobela ezagunena, 'Kar', euskerara itzuli beharko dabe. Obra horretan Turkia erdibitzen daben auzi nagusiak aztertzen dira.

Levandoski kanadiarraren folk-country musikea Euskaldunan

Bizkaie! 2007-01-23 01:00   Musikea

‘Musiketan’ zikloaren hurrengo protagonisteak urtarrilaren 28an joko dau Bilboko Euskalduna Jauregian, 20:30ean hasita.

EiTBren eta Euskaltzaindiaren arteko bigarren lankidetza-hitzarmena sinatu dabe

Bizkaie! 2007-01-23 01:00   Euskerea berbagai

Hitzarmen horren bidez, EiTBko hedabideetan euskerearen erabilera egokia sustatuko da, euskal gizartean euskerea normalizetako eta bultzatzeko helburuagaz.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Bertso Eguna 2007: ‘Aho zabalik’

Bizkaie! 2007-01-23 01:00   Bertsolaritzea

2007ko urtarrilaren 27an, zapatuan, XXXVIII. Bertso Eguna antolatuko da Donostian. Era askotako hogeita hamahiru edizino ezagutu ditu Bertso Egunak (edo Bertsolari Egunak, bietara deitu izan jako eta) 1967an Uztapideri eskainitako haretatik hasita.

Penelope Cruz Oscarretan aktore onenaren saria jasoteko izentau dabe

Bizkaie! 2007-01-23 01:00   Barriak

Pedro Almodovarren Volver filma ingelesa ez dan beste hizkuntza batean egindako film onenaren sariketatik kanpo geratu da.

OLBEk, Japoniako telebista publikoak eta Opus Artek akordioa lortu dute ‘Obero Conte di San Bonifacio’ operea emoteko

Bizkaie! 2007-01-22 01:00   Musikea

Operaren Lagunen Bilboko Alkarteak (OLBE), NHK Japoniako telebista publikoak eta Opus Arte enpreseak lankidetza-akordioa sinatu dabe Guissepe Verdiren lehenengo lana izan zan ‘Obero Conte di San Bonifacio’ opera grabau eta emoteko.

Kontseiluak aztertutako udaletatik hirutik batek ez dauka euskera plan orokorrik

Bizkaie! 2007-01-19 01:00   Euskerea berbagai

Kontseiluak Euskal Herriko hamar mila biztanletik gorako 66 herri eta uritako udalen hizkuntza politikea aztertu eta salatu egin dau udal gehienetan ebitau egiten dala euskerea exijiduteko neurriak hartzea.

Bertsoa.com, bertso plaza digitala

Bizkaie! 2007-01-19 01:00   Bertsolaritzea

Jexux Mari Irazu bertsolariaren eskutik dator webgune barria. Bertan, plazaz plazako bertso bideoak ikusi ahal izango dira, baita asteburuetako bertso saioen antologia eta saio bakotxeko bertso onenak be.

Lekeitioko Azkue ikastoleak eraikin barria zabalduko dau

Bizkaie! 2007-01-19 01:00

‘Ilusioz eraiki’ lelopean egingo dau eraikin barriaren inaugurazino ofiziala. Ekitaldia goizeko 11:30ean hasiko da eta, bertan, ikastoletako ordezkariak, herriko ordezkariak, alkarte kulturalak eta alderdi politikoetako eta erakundeetako ordezkariak egongo dira.

Hamar Euskal diskoetxe Midem, musikearen europar azokan

Bizkaie! 2007-01-19 01:00   Musikea

Frantziako Cannes uri ezagunean, urtarrilaren 21etik 25era Euskadiko Soinuak-Basque Music erakuslekuan batuko dira Agorila, Brixton Records, Elkar, Errabal, Etxe Ondo, Gaztelupeko Hotsak, Goi Music, Oihuka, Munster Records eta Morgan Creativos euskal diskoetxeak.

Sabino Arana Fundazinoak bertso paper lehiaketea abiarazo dau

Bizkaie! 2007-01-19 01:00   Bertsolaritzea

Sabino Arana Fundazinoak aurten be abian ipini dau bertso-paper lehiaketearen beste aldi bat. Lehiaketa hau Lehen Hezkuntzako 2. zikloa edo DBHko 4. maila bitartean, biak barne, ikasten ari diran Euskal Herri osoko eskola-umeei dago zuzenduta.

Dokumentu historikoz betetako 7.000 metro koadro

Bizkaie! 2007-01-18 01:00 Euskadiko Artxibo Historiko Nazionala 2009an zabalduko dabe

‘Gure herriaren memoria gorde eta zabaltzea’ da 2009an zabalduko daben Euskadiko Artxibo Historiko Nazionalaren helburu nagusia.