Miren Agur Meaberentzat Haur eta Gazte Literaturako Euskadi Saria
2007-10-29 16:57 sariak-autortzakMiren Agur Meabe lekeitiarrak irabazi dau Haur eta Gazte Literaturako Euskadi Saria, Urtebete Itsasargian liburuagaz. Eleberriak Espainiako Gerra Zibila eta 13 urteko ume batek sasoi haretan Garraitzetan (Lekeitio) bizitakoak ditu ardatz.
Bizkaian 2.490 enpresa barri sortu dira 2007ko lehenengo bederatzi hileetan
2007-10-29 15:01Bizkaian 2.490 enpresa barri sortu dira 2007ko lehenengo bederatzi hilebeteetan, hau da, 2006ko aldi berean baino 109 gehiago, orduan 2.381 izan baitziran. Jarritako kapitala 362 miloe eurokoa da, igaz baino ia 154 miloe gehiago, hau da, batez beste enpresa bakotxaren kapitala 145.496 eurokoa da, Bilboko Merkataritza Ganberako arduradunek prentsa ohar bidez jakinarazo dabenez.
Zientzia, Teknologia eta Barrikuntzearen VI. Asteak 120 ekintzatik gora eskainiko ditu
2007-10-29 14:49Zientzia, Teknologia eta Barrikuntzearen Astea zientzia-hezkuntza eta kultura zabaltzeko Europako Batasuneko Ikerketa eta Teknologia Garapeneko Egitarau markoaren barruan kokatzen da. Helburu nagusia da gizartean ikerketakazko interesa piztea, eta horretarako ezagutzera emoten dira teknologiaren emoitzak, zientziaren ikerketea sustatu eta gizarteagazko hartu-emanak errazteko.
Bilboko barrutietako bulegoek Euskal Herrian aitzindaria dan sisteman oinarritutako itzulpen terminalak ditue
2007-10-29 13:58Bilboko Udaleko Herritarrakazko Harremanen Sailak garatutako ekimena, erabiltzailea zentral bategaz komuniketan dauen hizkuntza-bitartekaritzako telefono-terminalean (eskuko telefonoaren antzekoa) datza, eta bertan tekniko batek egingo dau aldibereko itzulpena.
‘Erosi euskeraz, bizi Zazpi Kaleak euskeraz’ kanpainea abian
2007-10-29 13:31 Euskerea berbagaiZazpi Kaleetako Merkatarien Alkarteak eta Bilboko Udaleko Euskera Sailak Bilboko Gune Historikoan euskerearen erabilerea sustatzeko kanpainearen barrruan eskuko telefonorako bluetooth bidezko edukiak eskainiko ditue, Euskaltel-en laguntzinoagaz, eta bi bidaia zozketatuko ditue, Eroski Bidaiak-en babesagaz.
Joan Mari Torrealdai eta Lourdes Oñederra proposatu ditue euskaltzain oso izateko
2007-10-29 10:12 Euskerea berbagaiKontuak kontu, 29. zenbaki-hutsartea beteteko, Joan Mari Torrealdai euskaltzain urgazlea proposatu dabe Jose Antonio Arana Martixa, Miren Azkarate eta Andres Urrutia euskaltzain osoek, eta 30. zenbaki-hutsartea beteteko Lourdes Oñederra euskaltzain urgazlea proposatu dabe Henrike Knörr, Xabier Kintana eta Pello Salaburu euskaltzain osoek.
Sabin Salaberri Urcelay musikari arabarrari emon deutsie Manuel Lekuona 2007 Saria
2007-10-26 15:53 sariak-autortzakUrtero banatzen dau saria Eusko Ikaskuntzeak euskal kulturearen arloko personen artean, euren obra guztiaren onarpen legez.
Euskadiko Filmategiak 'Bilbao?' izenburuko film amateurra berreskuratu eta zaharbarritu dau
2007-10-26 12:18 BarriakDokumentua 1960koa da, Policarpo Fernández Azkoagak (Sestao, 1928) grabautakoa. Pelikula zortzi milimetroan dago filmauta eta harridurea sortzen daben txabolen irudiak batzen ditu Bilbo erdi-erdian.
Lekeitioko Euskal Zine eta Bideo Bilerea ate-joka
2007-10-26 11:26 BarriakZemendiaren 19tik 24ra bitartean, aurten hogeta hamar urte beteten dituan Bideo Bileran, danetara, 46 ikus-entzunezko erakutsiko dira. Bestalde, urteurrena ospatzeko, aurreko edizinoetako kartelen erakusketea be izango da.
‘Jakiunde’, kultur lankidetzea sustatzeko akademia sortu dabe
2007-10-26 11:12Arte, letra eta zientzien arloko 26 adituk osotzen daben akademiaren helburuetako bat gizarteari buruz oro har eta berenberegi zientziaren, artearen eta literaturearen inguruan gogoeta egitea da.
‘Nömadak Tx’ historiako bigarren dokumentalik onena izentau dabe Amsterdamen
2007-10-25 18:14 BarriakAzken hilebeteotan Internet bidez egindako botazino baten bitartez, mundu osoko ikusleek filme honen kalidadea aintzatetsi dabe. Kontuak kontu, Nömadak Tx film dokumentalen historian sartu da, Amsterdameko IDFA ospe handiko zinemaldia baita mundu osoan, are gehiago, zine dokumentaleko Cannesa bezela ezagutzen baita.
Webgune bisitatuenak: komunikabideenak
2007-10-25 15:56Euskal Autonomia Erkidegoan, 2007ko bigarren hiruhilekoan bisita gehien jaso dituan webgunea www.elcorreodigital.com izan zan. Hurrengo komunikabide bisitatuenak www.diariovasco.com (%7,5) eta www.marca.es (%4,8) izan ziran.
Elhuyar Fundazinoak 'Armix baso Magikoan' izeneko bideo-jokoa produzidu dau
2007-10-25 14:17Bost eta zortzi urte arteko gaztetxuentzako produkzinoa da eta, jolasen bidez, jokalariak matematikako, inguruaren ezaguerako eta hizkuntzako gaiak landuko ditu.
Bilboko Udal Liburutegi Sarearen tailerrak zemendian hasiko dira, 2008ko maiatzera bitartean
2007-10-25 12:53Ume eta gaztetxuei zuzendutako tailerrak Bilboko Udal Liburutegien Sareko egoitzetan egingo dira: Begoña, Deustu, Otxarkoaga, San Inazio, Zorrotza, Zurbaranbarri eta Zabala.
Julen Billelabeitia txistularia omenduko dabe Getxon
2007-10-25 11:11 MusikeaOmenaldiaren egitarauan aurreikusitako ekintzak 9:00etan hasiko dira, Andra Mariko Malakaten egingo dan alkarretaratzeagaz. Billelabeitia 30 urte baino gehiagoz izan da Uribe Aldeko txistulari taldeko zuzendaria.
Lau herrialdetako taldeak izango dira Getxoko XXVII. Aste Koralean urriaren 29tik zemendiaren 1era
2007-10-24 15:58 MusikeaAurten, Singapur, Erresuma Batua, Kuba eta, ohikoa danez, Getxoko taldeek parte hartuko dabe Getxoko XXVII. Aste Koralean. Kontzertuak 19:30etan hasiko dira Algortako Getxo Antzokian eta sarrerak gonbidapenez jaso daitekez Getxoko Kultur Etxean hilaren 22tik.
Marilyn Monroeren ganeko erakusketea ikusgai, Bilbon
2007-10-24 15:15 BarriakArtista ezagunaren jantziak eta beste hainbat objektu batzen dituan 'Marilyn íntima/Intima Marilyn' izeneko erakusketea abenduaren 9ra arte egongo da zabalik Zabalguneko eraikinean.
Eusko Jaurlaritzeak eta ONCEk 75 literatur liburu gehiago euskeratuko ditue itsuentzat
2007-10-24 12:53 Euskerea berbagaiHelburu horretarako Kultura Sailak 70.000 euro jarriko ditu eta ONCE arduratuko da egin beharreko moldaketez. Esangura horretan, itsuentzako egokitutako literatura titulu horreek, euskal eta literatura unibersalekoak, eskuragarri jarriko jakez itsu euskaldunei.
Euskera eta euskal kulturearen ikastaroak izango dira Bartzelona, Berlin eta Brnoko unibersidadeetan
2007-10-24 12:35 Euskaldunak munduanEusko Jaurlaritzako Kultura Sailak bultzaturik, euskera eta euskal kulturearen ikastaroak sortu dira Europa eta Amerikako hainbat unibersidadetan. Egun 11 herrialdetako 21 unibersidadetan eskaintzen dira ikastaroak.
Jesus Atxa ohorezko euskaltzaina hil da
2007-10-24 11:44Euskaltzaindiak 1967ko abuztuaren 25ean euskaltzain urgazle izentau eban eta euskaltzain ohorezko, barriz, 1998ko apirilaren 24an.















Aurreko artikuluarekiko interesatuta nau euskal aditza trinkoak liburu hau erosteko. Erraidazuek mesedez prezio ta zenbat orrialde kopuruak dabez
»» Aditz trinkoa batuan, bizkaieraz eta ...