'Getxo-Tik', merkataritzan teknologia barriak sustatzeko programea martxan dago

Bizkaie! 2009-04-16 14:41

Aurten, jardueraren ardatza SGT Salmenta Guneko Terminala izango da. Informazino jardunaldi batzuk antolatuko dira, kudeaketa tresna hori ez daukien dendeei zuzenduta, tresna horrek negozinoaren kontrolerako daukan erabilgarritasuna ezagutzera emoteko asmoz.

Getxoko Udaleko Ekonomia Sustapenerako Arloak 'Getxo-Tik' izeneko merkataritza-programaren jarduerak egiten jarraituko dau. Programa honen helburua herriko saltokien artean informazino eta komunikazinoaren teknologia barriak sustatzea da. Programa hau 'Valora POFSE 2007-2013' dalako proiektuan sartuta dago eta Getxoko saltoki txikietako enpresaburu eta profesional guztiei zuzenduta dago.

Aurten, jardueraren ardatza SGT Salmenta Guneko Terminala izango da. Informazino jardunaldi batzuk antolatuko dira, kudeaketa tresna hori ez daukien dendeei zuzenduta, tresna horrek negozinoaren kontrolerako daukan erabilgarritasuna ezagutzera emoteko asmoz. Informazino jardunaldi horreetako lehenengoak bi orduko iraupena izango dau eta apirilaren 23an egingo da. Jardunaldia Jesusen Bihotzaren Udal Zahar Etxean izango da.

Getxoko Udaletik azaldu dabenez, SGT dalakoaren funtzionamentuaren ganeko trebakuntza jardunaldi batzuk be preparau ditue. Lehenengo trebakuntza-ikastaroa bagilaren 2an eta 3an egingo da, lau orduko iraupenagaz.

Programan parte hartu gura daben enpresek teknologia aholkularia izango dabe, eta modu pertsonalean azalduko deutse euren negozioari hobeto egokitzen jakon teknologia zein dan.

Informazino gehiagorako eta izena emoteko, Getxoko Behargintza Enplegu eta Ekonomia Garapenerako Bulegora joan behar da, 94 466 01 40 telefonora deitu, behargintza@getxo.net posta elektronikora idatzi edo www.getxo.net/behargintza webgunera jo.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu