Morgako Udalak bizkaierazko ikastaro bat antolatu dau

Bizkaie! 2007-01-11 01:00   Euskerea berbagai

Morgako Udalak bizkaierazko alfabetatze eta hobetze ikastaroa antolatu dau herritarrei zuzenduta. Beste urte batzuetan be antolatu da ikastaro hau, eta honen asmoa euskalkiaren erabilerea bultzatzea da.

Mikel Aranzabalen lehenengo diskoa: 'Pentsamentu hutsak'

Bizkaie! 2007-01-11 01:00   Musikea

Oriotarra ez da barria musikearen munduan. Aurretik, herrian, lagun artean osotutako Gaitza taldean ibili zan gitarrista eta sormen lanetan, baita kantetan be. Orain, Gaztelupeko Hotsak diskoetxearen eskutik atara dau lehenengo diskoa: 'Pentsamentu hutsak'.

John Cale musikariak ‘Circus Live’ bilduma diskoa aurkeztuko dau Bilbon

Bizkaie! 2007-01-10 01:00   Musikea

Lou Reed-egaz batera Velvet Underground talde mitikoaren arimea izan zan John Cale musikari galestarra Bilboko Kafe Antzokian izango da zezeilaren 3an, zapatuan, ‘Circus Live’ izenburuko bere bilduma disko bikotxa aurkezteko

Hogei herrialdetako filmak aurten AnimaBasaurin

Bizkaie! 2007-01-10 01:00   Barriak

Martiaren 23tik 29ra izango da III. AnimaBasauri Nazinoarteko Animazino Jaialdia Basauriko Sozial antzokian. Hirugarren ekitaldian, Bilboko aretoetara, EHUra eta Bilbondo azalera handiko saltokietara zabalduko dira emonaldiak.

Euskerazko artikuluek eta argitalpenek Wikipidean presentzia handiagoa izatea espero dau Eusko Jaurlaritzeak

Bizkaie! 2007-01-10 01:00

Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Unibersidade eta Ikerkuntza Saileko iturriek jakinarazo dabenez, Campos Jimmy Wales-egaz batzartu zan bart Londresen. Wales da Interneten bisita gehien jasoten dauen entziklopediaren sortzailea.

Kontseiluak aurrerapausuak ikusi ditu Eusko Jaurlaritzearen aurrekontuetan

Bizkaie! 2007-01-10 01:00   Euskerea berbagai

Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseiluak Gasteizko Legebiltzarrak onartutako 2007ko euskera aurrekontuetan aurrerapausuak ikusi dituala nabarmendu dau gaur, aurrekontuei buruz egindako balorazinoan.

Autobus zerbitzuen barri teknologiari esker

Bizkaie! 2007-01-10 01:00

Ia 15.000 lagunek erabili dabez eskuko telefono eta Internet bidezko deskargak Bilbobus autobus zerbitzuaren ganeko informazinoa lortzeko azken hiru hilabeteotan.

MacNaught kometea ikusgai

Bizkaie! 2007-01-10 01:00

Aste honetan, iluntzeetan, zeruan ipar-ekialdera begiratuta ikusiko da kometea baina, eguzkitik oso hur dagoanez, ez da erraza izango topetea.

Hogei euskal artisten lanak ikusgai AEBetako Indianan

Bizkaie! 2007-01-10 01:00   Euskaldunak munduan

Hogei euskal artisten 40 obra batu dituan ‘From rust to restoration’ izenburuko erakusketea EHUko Arte Eder Fakultadeak koordinau eta Indiana University Northwestek babestu dau.

Pako Aristi maisu lanetan Bermeon

Bizkaie! 2007-01-09 01:00

Institutuko batxilergoko lehenengo mailakoak izango dira idazle gipuzkoarraren ikasleak datorren zezeilaren 5era arte antolatutako asteroko literatur tailerrean.

Scooby Doo marrazki bizidunaren sortzailea hil da

Bizkaie! 2007-01-09 01:00

Iwao Takamoto marrazki bizidunen irudigilea bihotzekoak jota hil da 81 urtegaz. Warner Bros produkzino etxeko bozeroaleak emon dau barria.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

‘Pakea’ itsasoan barriro, erabat konponduta

Bizkaie! 2007-01-09 01:00   Euskaldunak munduan

‘Pakea’ belaontzia barriro itsasoratu dau Unai Basurkok, Australiako Fremantleko portuan hiru egunez lehorreko konponketak egin eta gero.

Ione Fernandez zinemagile donostiarrak irabazi dau Actual 2007 jaialdiko film labur onenaren saria

Bizkaie! 2007-01-08 01:00   Barriak

Ione Fernandez zinemagile donostiarrak lortu dau Errioxako Actual 2007 jaialdiak film labur onenari emoten deutson ‘Guindilla’ saria, ‘Juego’ izenburuko lanari esker. Fernandez-ek jaialdiko publikoak emondako 1.718 boto jaso ditu.

Tradizinozko ogibideak aztergai Elgoibarren

Bizkaie! 2007-01-08 01:00

Elgoibarko Makina Erremintaren Museoak jardunaldi berezia antolatu dau urtarrilaren 17rako goizeko hamarretatik ordubietara arte sasoi bateko ogibideak ezagutarazoteko.

Expodistritok argazki, eskultura eta margolan erakusketak eroango ditu Bilboko barrutietako udaltegietara

Bizkaie! 2007-01-08 01:00   Kulturea

‘Expodistrito’ Bilboko Udaleko Kultura eta Euskera Sailaren ekimena da, eta bere asmoa adierazpen artistikoak deszentralizau eta artista barriak ezagutarazotea da.

»» Ikusi argazki guztiak (4)

Alfonso Aranaren bakarkako lehenengo diskoa: 'Wasted Lovesongs'

Bizkaie! 2007-01-08 01:00   Musikea

Alfonso Arana musikari bizkaitarrak Sweet Oblivion talde barria jarri dau martxan eta, horren barruan, Noizpop diskoetxearen eskutik lehenengo diskoa kaleratu dau: ‘Wasted Lovesongs’.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Bilboko zinea mundura zabaltzen

Bizkaie! 2007-01-05 01:00   Barriak

BiFiC alkartearen ordezkaritzea New Yorken egon da

Bilbao Film Commission ikus-entzunezkoen sustapenerako udal bulegoa New York urian izan da oraintsu. Bertan, zinema arloan lan egiten daben profesionalez inguratuta egon dira alkarteko ordezkariak, Bizkaiko uriburua filmazino leku legez sustatzeko helburuagaz.

Zarzuelea Barakaldon

Bizkaie! 2007-01-05 01:00   Musikea

Urtarrilaren 14an hasiko da Zarzuela Topaketen hamabosgarren edizinoa Barakaldo Antzokian Federico Moreno Torrobaren ‘Luisa Fernanda’ ikuskizunagaz. Emonaldiak martiaren 4an amaituko dira.

La Oreja de Van Gogh da euskaldunei gehien gustetan jaken taldea

Bizkaie! 2007-01-04 01:00   Musikea

Eusko Jaurlaritzako Soziologi-Prospekzino Bulegoak egindako euskal soziometroaren datuetan oinarrituta, donostiarrak dira euskaldunei gehien gustetan jakezanak. Inkestako galderak 2.886 laguni egin eutsiezan igazko irailaren 26tik urriaren 11ra bitartean.

Ume kantariak Arriagan

Bizkaie! 2007-01-04 01:00   Musikea

OLBE Operaren Lagunen Bilboko Alkarteak Benjamin Britten musikagile ingelesaren 'Kedar-garbitzaile txikia' obrea estreinauko dau Bilboko Arriaga Antzokian. Obrea urtarrilaren 6an eta 7an antzeztuko dabe, goizeko hamabietan eta arratsaldeko zazpiretan.