Udal liburutegiek Liburuaren Eguna ospatuko dabe zineari eta literatureari buruzko gida bat oparituz

Bizkaie! 2009-04-22 17:06   Kulturea

‘No siempre una imagen vale más que mil palabras’ gidan gomendatzen diran liburuak herritarren esku dagoz udal liburutegi sarean. Aitatu argitalpenez gan, ‘El jardinero fiel’, ‘No es país para viejos’, ‘Elegy’, ‘El velo pintado’ edo ‘Un poco de chocolate’ be (Unai Elorrietaren ‘SPrako tranbia’ filmearen bertsinoa) gomendatzen dira. Gidak amaitu arte banatuko dira doban.

Bilboko udal liburutegiek Liburuaren Eguna ospatuko dabe hilaren 23an, ‘No siempre una imagen vale más que mil palabras’ gidalibrua oparituz egun honetan bertaratzen diran erabiltzaileei. Argitalpen honek ‘El curioso caso de Benjamín Button’ edo ‘El lector’ film arrakastatsuen oinarri izan diran eleberriak ezagutzera konbidatzen dau.

Gidaliburuak pelikulen azalpen biografikoa eskaintzen dau eta gidoilari eta zuzendarien inspirazino iturri izandako eleberriei egiten deutse erreferentzia. Gainera, nobelagileen beste eleberri batzuen aitamen laburra be badakar. Aitamen horreen ondoan, filmaren kartela eta liburuaren azaleko irudia topau daitekez, ikusmenerako guztiz erakargarria bihurtzen dalarik.

Genero askotako filmeak jasoten ditu gidaliburuak, ‘Los crímenes de Oxford’ intrigazko lan arrakastatsua (Guillermo Martínezek idatzia eta Alex de la Iglesia bilbotarrak zinera eroandakoa) eta erromantizismoz josita dagoan Ian McEwanen ‘Expiación’ filma, Keira Knightley eta James McAvory aktoreek protagonizautakoa. Animazinozko pelikulak be badagoz, besteak beste, 2007an Caneseko Jaialdiko Epaimahaiaren Saria irabazi eban ‘Persépolis’, Marjane Satrapi iraniar idazlearen komikian oinarritutakoa.

‘No siempre una imagen vale más que mil palabras’ gidan gomendatzen diran liburuak herritarren esku dagoz udal liburutegi sarean. Aitatu argitalpenez gan, ‘El jardinero fiel’, ‘No es país para viejos’, ‘Elegy’, ‘El velo pintado’ edo ‘Un poco de chocolate’ be (Unai Elorrietaren ‘SPrako tranbia’ filmearen bertsinoa) gomendatzen dira. Gidak amaitu arte banatuko dira doban.

Bilboko udal liburutegi sarea, hamalau egoitzek osotzen dabe eta euskarri desbardinen bidez (liburuak, aldizkariak, bideoak, CD-ROMak, DVDak) 300.000 bolumenen bilduma eskeintzen deutseez herritarrei. Gainera, era guztietako ekimen kulturalak antolatzen ditue, berbarako, hitzaldiak, ikastaroak eta ponentziak. Sare honetara batuta dagoz ondoko liburutegiak: Deustu, San Inazio, Zurbaranbarri, Otxarkoaga, Begoña, Bidebarrieta, Buia, San Adrian, San Franzisko, Zabala, BilbaoMusika, Irala, Errekalde eta Zorrrotzakoak.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu