Jarduneko Jaurlaritzeak 8,1 miloe eurotik gora bideratu ditu kultur arlora

Bizkaie! 2009-04-22 12:19

Jarduneko Eusko Jaurlaritzearen Gobernu Kontseiluak euskerearen eta kulturearen arloan hainbat neurri onartu ditu, 8,1 miloe eurotik gorako aurrekontuagaz. Miren Azkarate Kultura sailburuak azaldu dau onarturiko neurrien artean sarturiko diru-laguntzinoak 'ahalik eta arinen' erabagitea dala helburua.

Jarduneko Eusko Jaurlaritzearen Gobernu Kontseiluak euskerearen eta kulturearen arloan hainbat neurri onartu ditu, 8,1 miloe eurotik gorako aurrekontuagaz. Miren Azkarate Kultura sailburuak azaldu dau onarturiko neurrien artean sarturiko diru-laguntzinoak 'ahalik eta arinen' erabagitea dala helburua.

Gobernu Kontseiluak zinpeko itzultzaile eta interpreteen gaikuntzearen ganeko Dekretu bat onartu dau. Ganera, kontsumitzaileen hizkuntz eskubideen Dekretuaren aplikazino eremuko entidadeek kontsumitzaileen eta erabiltzaileen hizkuntza-eskubideak bermatze aldera ezarten dituan hizkuntz betebeharretara egokitzeko diru-laguntzinoak emoteko modua arautzen dauen agindu bat be onartu dau; horretarako, Aurrekontu Orokorretan agindu honen helbururako ezarritako ataletik 600.000 euro hartzea aurreikusi da.

Arte galeriak atzerrian egotea bultzatzeko ekimen bat (85.000 euro), liburutegi publikoetan teknologia barrien erabilerea sustatzeko programa bat (500.000 euro), irakurzaletasuna bultzatzen laguntzeko deialdi bat (206.000 euro), udal liburutegien funtsak barriztetako laguntzinoen agindu bat (832.000) eta izaera historikoko artxibo-funtsen digitalizazinorako laguntzinoak (400.000 euro) be onartu ditu.

Horrezaz ganera, antzerki, jantza, musika eta zinema jaialdiak lagunduko dira (350.000 euro), jarduera musikalak sustatuko dira (439.000 euro), antzerkiaren zabalkundea bultzatuko da (114.650 euro), euskerazko literaturearen liburugintzea lagunduko da (514.000 euro), euskarri barrietan egiten diran ikus-entzunezko edukiak garatuko dira (30.000 euro), sormen zinematografikoa bultzatuko da (1,9 miloe euro), kirola sustatuko da (560.000 euro) eta gazteei zuzenduriko azpiegiturak lagunduko dira (1,6 miloe euro).

Azkaratek azaldu dau mueta desbardineko alkarteei zuzenduriko diru-laguntzinoak emoten dituen sailen helburua bagilerako edo garagarrilerako erabagiak onartuta egotea dala. Jarduneko Kultura sailburuaren esanetan, Kultura Saileko Ondare Zuzendaritzari jagokozan laguntzino gehienak urtearen hasieran egiten dira: 'laguntzino guztiak urtero emoten dira eta 2009ko Aurrekontuetan batuta dagoz; aurrerantzean aurkeztuko diran eskaerak Jaurlaritza barriak aztertuko ditu'.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu