Liburuaren Eguna ospatuko dau Bilboko Berreginen Museoak bisitariak Grezia klasikora hurreratuko dituan testu batzuen irakurketeagaz

Bizkaie! 2009-04-23 10:51   Kulturea

Autore greziar eta latinoei esker (Plutarco, Plinio el Viejo, Pausanias edo Tucidide) bisitariek koetarrek Perikeren gobernuko pasarterik garrantzitsuenak zelan kontetan zituen ezagutu ahal izango dabe, Atenas Greziako uriburu politikoa eta kulturala bihurtu zan garaia.

Bilboko Udalaren Kultura eta Hezkuntza Sailaren eta Bizkaiko Foru Aldundiaren menpeko Bilboko Berreginen Museoak Nazinoarteko Liburuaren Eguneko ospakizunakaz bat egingo dau gaur eguena, hilak 23, bere bildumeagaz zerikusia daben zenbait testu klasikoen irakurketeagaz. Saioa 18:00etan hasiko da eta sarrerea dobakoa izango da.

Saio berezi honetarako, Museoak gela bat beren-beregi preparau dau, bisitaria irakurriko diran Greziar testu klasikoen irudiakaz inguraturik izango dalarik, Afrodita edo Dione kasu. Testuak Atenako poliseko garapen politiko eta kulturalari egingo deutse erreferentzia eta testuak irakurri aurretik, obrearen autoreari eta bere obreari buruzko sarrera bat egingo da.

Honenbestez, autore greziar eta latinoei esker (Plutarco, Plinio el Viejo, Pausanias edo Tucidide) bisitariek koetarrek Perikeren gobernuko pasarterik garrantzitsuenak zelan kontetan zituen ezagutu ahal izango dabe, Atenas Greziako uriburu politikoa eta kulturala bihurtu zan garaia. Loraldi hori arkitektura eta artelan handietan islatu zan, Partenon eta Erectein adibidez eta Museoan ikus daitekez friso eta kariatideen berreginak. Garai honetako eta ondorengo kronikalariek honen testigantza fidela emon eben gainera. Era honetan bisitariek, lanon balio artistikoa ezagutzeaz gan, garaian honeek eragin eben guztia be ezagutu ahal izango dabe.

Bilboko Artelan Berreginen Museoa pasa dan zemendian berredegi eben Mariaren Bihotza eleiza zaharrean dauen oraingo kokalekuan, eta Bizkaiko uriburuan dagoan museorik zaharrenetakoa da. Orain 80 urte sortua, era honetako museorik onenetakoa da, bilduman dituan artelan berreginen kalidade eta zabaltasunari erreparauta. Eskultura arloko garai guztietako artelan handien kopia zehatzak batzen ditu, besteak beste, Samotraziako Garaipena, Milosko Venus edota Migel Angelen Moises. Ia hamar urtez zarratuta egon ondoren, gaur egun aparteko eraikin batean kokatuta dago, estilo gotiko barrian diseinautako XIX. mende amaierako eleiza zahar batean, hain zuzen be.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu