Liburuak kalera Getxon

Bizkaie! 2009-04-22 17:50   Kulturea

Liburuaren Nazinoarteko Egunagaz bat eginik, apirilaren 23tik 26ra liburuak izango dira protagonista Getxoko kaleetan. Getxoko udal liburutegiek antolatutako ekimenak irakurtea bultzatzeko asmoa dauka eta, esangura horretan, Algortako Geltokia plazara hurreratzen diranek Getxoko hamaika liburu-dendaren postuak bisitetako aukerea izango dabe.

Liburuaren Nazinoarteko Egunagaz bat eginik, apirilaren 23tik 26ra liburuak izango dira protagonista Getxoko kaleetan. Getxoko udal liburutegiek antolatutako ekimenak irakurtea bultzatzeko asmoa dauka eta, esangura horretan, Algortako Geltokia plazara hurreratzen diranek Getxoko hamaika liburu-dendaren postuak bisitetako aukerea izango dabe, literaturaren azken nobedadeak, komikiak, umeentzako ipuinak edo aukerako liburuak erosteko. Era berean, zenbait jarduera izango dira eta horreetako asko aurten azokarako aukeratu dan gaiari lotuta egongo dira, 'itsas hondoetako munduari', hain zuzen be. Ordutegia: eguenean eta barikuan: 11:00etatik 14:00etara / 17:00etatik 21:00etara; zapatuan, 11:00etatik 14:30etara / 17:00etatik 21:00etara eta, azkenik, domekan 11:00etatik 14:30etara.

Ohi danez, Kultur Etxeko liburutegiek beren gunea izango dabe azokan eta, beraz, irakurleei liburuak mailegatzeko aukerea eskainiko jake, eta euren etxeetara eroan ahal izango ditue. Ganera, umeek eta gazteek komiki eta ipuin interesgarriak topauko ditue bertan irakurri ahal izateko.

Jarduerei jagokenez, azoka osoan zehar umeentzako tailerrak (esku-lanak, makillajea...), jolasak (surfa, ludoteka, salto-trikimakoak, barre-ispiluak...) eta argazki zaharren erakusketa bat izango dira. Azken horretan San Nikolaseko liburutegiko argazki bildumako irudiak egongo dira ikusgai.

Bihar, hilak 23, urteroko jentaurreko irakurketea izango da ikasle getxotarren eskutik, goizeko 10:00etatik aurrera. Horrezaz gan, bisitariek Kirmen Uribe poetearen eta Mikel Urdangarin kantautorearen 'Internet Kafe' olerki eta musika ikuskizunaz gozetako aukerea izango dabe.

Domekan, barriz, apirilaren 26an, umeentzako antzerkia egongo da plazan: 'Euskal Herriko Itsasoa' txotxongilo-lana, hain zuzen be, Antzezkizuna taldearen eskutik.


Egileen sinatze-txandak

Azken urteotako ohitureari jarraituz, aurten be bertoko egileak egongo dira Azokan. Euren azken lanak aurkeztuko ditue eta aleak sinatuko deutseez bisitariei. Aurten honako autore honeek parte hartuko dabe: Esther Zorrozuak, 'A contraluz' aurkeztuko dau; Juan Carlos Martínezek 'El rapto de un libro'; Mikel Martínez argazkilariak bere azken argazki-albumea aurkeztuko dau (Getxoko Jaiak, Photoalbum 2008) eta Abraham Amezagak 'Elías Amezaga: Vida y obra'. Era berean, Toti Martínez de Lezea egile ospetsua be egongo da Getxoko Azokan.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu