Bizkaidatz sariketearen bigarren edizinoa martxan dago
2009-04-24 12:39 kulturbizUnai Elorriaga idazle euskaldun ezagunak euskerazko istorioaren hasierea egin dau eta Maria Eugenia Salaverrik gaztelaniazko istorioarena; ondoren, lehiaketan parte hartzen dabenek istorioak jarraitu eta osotu behar ditue. Lanak aurkezteko epea garagarrilaren 4an amaituko da.
Josune Ariztondo Bizkaiko Foru Aldundiko Kulturako diputaduak eta Maria Eugenia Salaverri egileak BizkaIdatz Saria literatura-lehiaketearen bigarren edizinoa aurkeztu dabe.
Kultura diputatuak, Aldundiaren izenean, esan dau gizartearen parte-hartzea eta bizkaitarren sormena bultzatzeko deitu dabela bigarren edizino hau: 'BizkaIdatz proposamen erakargarria da idazketaz eta literatur sormenaz gozau gura daben guztientzat'.
Lehiaketa honen berezitasuna hauxe da: bi egilek bi istorioren hasierak aurkezten ditue, batak euskeraz eta besteak gaztelaniaz. Unai Elorriaga idazle euskaldun ezagunak euskerazko istorioaren hasierea egin dau eta Maria Eugenia Salaverrik gaztelaniazko istorioarena; ondoren, lehiaketan parte hartzen dabenek istorioak jarraitu eta osotu behar ditue. Igaz, Miren Agur Meabek (euskeraz) eta Nerea Riescok (gaztelaniaz) egin zituen lanen hasierak. Ondoren, saritutako Lourdes Unzuetak (euskeraz) eta Franscisco Javier Carmonak (gaztelaniaz) amaierea emon eutsen istorioei. Lanak aurkezteko epea garagarrilaren 4an amaituko da (Bizkaiko Foru Liburutegiaren egoitzan).
Saridunen lana autortzeko, lehiaketako irabazleen lanak argitaratu egingo dira, Liburuen Nazinoarteko egunerako (urriak 24). Egun hori atxakiatzat hartuta, Ariztondok Bizkaiko Foru Aldundiak Foru Liburutegiari emon gura deutson bultzadea azaldu dau, ekimenen barri emonaz.
Ikusi argazki guztiak handiago
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!