Benito Lertxundik euskerazko kanta onenaren musika-saria jaso dau 'Mirotzak' kanteagaitik

Bizkaie! 2009-04-23 12:11   Musikea

Lertxundiri Ignacio Casado SGAE erakundearen Euskadiko Zuzendariak eta Joxemari Sors Elkar taldeko zuzendariak emon deutse saria. Mirotzak Benito Lertxundiren (Orio, 1942) azken diskoko (Itsas ulu zolia) azken kantea da. Abestia Kantauri itsasoan sustraituta dagoan Euskal Herriaren tradizino, jatorri eta epikeari eskainita dago.

Autore eta Argitaratzaileen Elkarte Nagusiak (SGAEk) euskerazko kanta onenaren musika-saria emon deutso Benito Lertxundiri, Mirotzak kanteagaitik. Musika Sarien XIII. Edizinoko antolatzaileek martiaren 12an jakinarazo eben barria, Badajozeko Manuel Rojas Biltzar Jauregian egindako gala ofizialean.

Lertxundiri Ignacio Casado SGAE erakundearen Euskadiko Zuzendariak eta Joxemari Sors Elkar taldeko zuzendariak emon deutse saria.


Itsas ulu zolia
lanaren emoitza

Mirotzak Benito Lertxundiren (Orio, 1942) azken diskoko (Itsas ulu zolia) azken kantea da. Abestia Kantauri itsasoan sustraituta dagoan Euskal Herriaren tradizino, jatorri eta epikeari eskainita dago.

Musikari-banda zabal baten laguntzinoagaz, Lertxundik bere gitarra akustikoa eta instrumentazino leunak orekaz eta soiltasunez darabiz kanta honetan, eta, oro har, diskoan. Harpek, tekladuek eta musika-tresna tradizionalek doinu fina eta atsegina sortzen dabe. Bertan, ganera, artistak indarrez eta adorez ataraten dau ahotsa, bere sentipen poetiko eta pertsonalenak adierazoteko. Diskoan, bestalde, Olatz Zugasti, Jon Maia, Andoni Egaña eta Iñaki Azkune lako artisten laguntzinoa dauka.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu