'Arrantzan', arrantzale euskaldunen memoria berreskuratzen dauen proiektua

Bizkaie! 2009-04-22 11:32

DVDak 20 minutuko bi dokumental batzen ditu eta Bermeo, Lekeitio, Ondarroa, Orio, Getaria, Hondarribia eta Pasaiako portuetan arrantzale izandako hainbat persona dira protagonista. Urteetako lanagaz bakarrik lor daitekeen jakintzaren zati bat jasoten duen proiektu hau itsaso-arrantzako heziketa zentroei zuzendua dago eta datorren ikasturtetik aurrera hasiko da erabilten.

Itsasmendikoi (IMK) alkarteak, Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Sailak eta Azti-Tecnalia itsasoaren eta elikadura ikerkuntzan espezializautako zentro teknologikoak 'Arrantzan' proiektua garatu dabe eta horren emoitzea da lehen personan 40 arrantzale ingururen esperientzia batzen dauen eta arrantzale belaunaldi barriei zuzendua dagoan DVDa.

'Arrantzan' proiektuaren lehenengo emoitza hori gaur, hilak 22, aurkeztuko dabe datorren barikura bitartean Barakaldoko (Bizkaia) BECen dagoan Sinaval Eurofishing azokearen testuinguruan, egitasmoaren arduradunek iragarri dabenez.

Proiektuaren aurkezpena IMK-k antolatutako jardunaldi batean izango da; topaketan, gogoetea egingo da itsaso-arrantza sektoreko prestakuntza eskaintezaren orainaren eta etorkizunaren inguruan. Itsaso-arrantzako Estaduko heziketa zentro guztiek eztabaidan parte hartuko dabe, eta bertan trebakuntza eskaintzearen egokitzapena sektorearen (itsasoa, arrantza, portua, olgeta) beharrei jagokenez, heziketa eskaintzearen barrikuntzea eta ikasle barriak lortzeko estrategiak landuko dira.

DVDak 20 minutuko bi dokumental batzen ditu eta Bermeo, Lekeitio, Ondarroa, Orio, Getaria, Hondarribia eta Pasaiako portuetan arrantzale izandako hainbat persona dira protagonista. Urteetako lanagaz bakarrik lor daitekeen jakintzaren zati bat jasoten duen proiektu hau itsaso-arrantzako heziketa zentroei zuzendua dago eta datorren ikasturtetik aurrera hasiko da erabilten. Itsasoan jazo daitekezan kasu errealak planteetan ditu eta aukerea emoten dau ikasleek euren kabuz holako egoera batean zelan jokatu beharko leukien pentsau deien.

'Arrantzan' DVDak azken 50 urteotan sektoreak bizi dauen garapena azaltzen dau, bai eta ontzidiak izan dituan aldaketak, itsasontzietan sartu diran barrikuntzak, arrantza arteek izan dituen aldaketak eta arrantzaleen gizarte eta lan baldintzak. Grabazinoa euskeraz egina dago, baina gaztelaniazko azpitituluak dituan bertsinoa be badakar DVDak.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu