The Kluba, Skalariak gogoratzeko aukera bikaina

Bizkaie! 2009-04-24 15:38   Musikea

Rock & Roll 50 eta Ska musikea buztartu eta The Kluba izeneko taldea disko barriagaz jatorku, sasoi bateko Skalariak taldeko Juantxu buru dala. 'Skalariak taldearen jarraipena da, baina ikutu barriakaz gatoz, 50. hamarkadako estiloak buztartzeaz gan, kontrabaxuaren edota bateriaren pisuak bere nortasuna emoten deutso egiten dogun musikeari', azaldu dau Juantxuk.

Rock & Roll 50 eta Ska musikea buztartu eta The Kluba izeneko taldea disko barriagaz jatorku, sasoi bateko Skalariak taldeko Juantxu buru dala. 'Skalariak taldearen jarraipena da, baina ikutu barriakaz gatoz, 50. hamarkadako estiloak buztartzeaz gan, kontrabaxuaren edota bateriaren pisuak bere nortasuna emoten deutso egiten dogun musikeari', azaldu dau Juantxuk. Diskoa Oihuka diskoetxearen eskutik dator.

Kontrabajua da bandearen instrumentu nagusia, bateria indartsuagaz konbinauta. Gitarra bik (bata melodikoa eta rockeroa; bestea, erritmikoa eta jamaikarra) metalen atal sendoa be jorratzen dabe. Bibolina, txalapartea, bongoak, panderoa... musika-tresnen soinuak be tartekatzen ditue.

Kanta gehienetako berbak gaztelaniaz dagoz, baina euskerea, ingelesa, arabiera eta bereberea be sartzen ditue. Letrei jagokenez, poesia da Klubatarren oinarria, baina egunerokotasuna eta ikutu kaletarra be darabile eta, 'tartean, Skalariak taldeak igorritako mezu batzuk be badagoz'.


Kontzertuak

Disko honen lehenengo aurkezpena maiatzaren 1an egingo da Villarobledoko Viñarock jaialdian. Honezkero, taldeak jo izan dau jentaurrean eta 'esperientzia zoragarria izan da, publikoak oso ondo erantzun dau, akaso ohikoak ez diran ezaugarri batzuek bultzatuta, bateria eszenatoki aurrean eta musikaria zutunik joten, kontrabaxua be aurre-aurrean...'. Bibolina, tronpetea, tronpoia eta gitarrak be protagonista dira The Kluba-ren kontzertuetan. Maiatzaren 16an, Gironako Porqueres herrian joko dabe; bagilaren 19an, Reusen egongo dira eta, 20an, Sakanako Hatortxu Rock jaialdian.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu