Alhondiga Bilbaok 'pentsamenduak' banatuko ditu Liburuaren Nazinoarteko Egunean

Bizkaie! 2009-04-23 10:37   Kulturea

Jarduera honen bitartez, Alhondiga Bilbaok fidel jokatu nahi dau bilbotarren irakurketa-ohiturak areagotzen lagunduko daben ekimen guztiakaz eta mediateka bat be izango dau.

Alhondiga Bilbao zentroak bat egin dau Liburuaren eta Egile Eskubideen Nazinoarteko Egunaren ospakizunakaz Bilbon, eta horretarako, birziklautako 'pentsamenduak' banatuko ditu Bilboko parke eta lorategietan, zentroko iturriek jakinarazo dabenez.

Bilboko Udaleko Obra eta Zerbitzuen Sailaren lankidetzeari esker, lore horreek erregalauko jakez Berastegi kalera hurreratzen diranei, literaturako egile handien esaldi ospetsu edo pentsamenduakaz batera.

Hain zuzen be, Gabriel Aresti, Susana Sontag eta Miguel de Unamunoren esaldiak izango dira. Banaketea Berastegi kalean izango da, goizez 10:30etik aurrera, eta, arratsaldean, 16:30etik aurrera.

Jarduera honen bitartez, Alhondiga Bilbaok fidel jokatu nahi dau bilbotarren irakurketa-ohiturak areagotzen lagunduko daben ekimen guztiakaz eta mediateka bat be izango dau.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu