'Labayru Hiztegia' eta 'Diccionario Labayru' sarean dagoz honezkero

Bizkaie! 2009-04-24 11:22

Aurrerantzean, guztion eskura egongo dira Labayru Ikastegiaren webgune barriztauan Labayru Hiztegia eta Diccionario Labayru hiztegien bersino digitalak. Edozein kontsulta egiteko, nahikoa dozue www.labayru.org helbidera jo eta bertan Hiztegia online irudiaren gainean klik egitea.

Aurrerantzean, guztion eskura egongo dira Labayru Ikastegiaren webgune barriztauan Labayru Hiztegia eta Diccionario Labayru hiztegien bersino digitalak. Edozein kontsulta egiteko, nahikoa dozue www.labayru.org helbidera jo eta bertan Hiztegia online irudiaren gainean klik egitea.

Labayru Hiztegia (euskera-gaztelania) 2003an argitaratu eben eta handik urte bira etorri zan haren osogarri dana, Diccionario Labayru (gaztelania-euskera). Orain, hiztegi horreen azkeneko bersinoa eroan dabe Internetera. 'Teknologia barriek eskinitako bideari oratuta, erabiltzaileen eskuetan imini nahi izan dogu kontsulta-hiztegi arin eta erosoak, egungo beharrizan eta zereginakaz bat egiten dauena', azaldu dabe Ikastegiko iturriek. Online formato hau Labayru Hiztegia zein Diccionario Labayru hiztegietan dagozan berbak edota esamoduak topetako modu erraza da; baina, horrezaz ganera, norberak bere ekarpenak eta iradokizunak be egin leikez hartu-emonetarako buzoiaren bidez.

Hiztegia online euskerea bizkai zein batu ereduan landu gura daben guztiei zuzenduta dago. 'Bizkaiereak behar-beharreko tresnea dau; eredu batuak, aberastasun-iturri'. Euskarri barri honetan be, mendebaldeko lexikoa batuaren corpusa ugaltzera dator. 'Gure hiztegien ezaugarririk bereizgarriena dan horri be eusten deutso: Bizkaiera eta Batua (b)uztarturik dakarz'. Euskera baturako onarturik dagozan formakaz batera, bizkaiera idatzirako finkatu diran berbak be batu dira eta, gainera, erregistro bien arteko berba-baliokideak alkarloturik dagoz, euron ganean ezarritako botoi baten bitartez. Bestalde, hiztegi honeen ekarririk aitagarrienetarikoa be bada ahozkotasunari emoten deutsien lekua. 'Ahozkotasunaren eta tradizino idatziaren alkarbide dala esan geinke'.

'Gure hiztegiak erabiltzaileentzat kontsultarako erreferenteak izan daitezan gura dogu. Halan ba, lehenengo fase honetan, sarera hiztegien edukin oso-osoa eroan ez dogun arren, gure asmoa, epe laburrera begira, hiztegi biak eta webgunea bera be apurka-apurka osoagotzen eta jazten joatea da', zehaztu dau Labayruk.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu