Euskaldunak munduaren tontorrean
2005-05-27 00:00 Antxinakoak Geurera
Asier Madarieta,
Abertzaletasunaren Museoko teknikaria
ETB1, ez atzera ez aurrera
2005-05-27 00:00 Euskerea berbagai
ETB1en biziraupenaren sekretua kirol saio eta marrazki bizidunek daukie. Ez da lehenengo aldia inork entzungo dauena euskerea askorentzat ume eta txakurren (eta euskera ikasle mozkorren) berbakerea dala eta horren apologiaren ondorioa da ETB1ek jaso dauen audientziaren emoitza. Eguneko orduak aztertu ezkero, euskerazko kateak goizean eta arrastian daukaz emoitzarik onenak, marrazki bizidunak emoten dabezan orduetan. Batez be, arratsaldeko 14:00etatik 17:00etara. Kontuan hartuta marrazki bizidunak kanpotik jatorkuzala Euskal Autonomia Erkidegora, “zorionak” esan gura deutset bikoizketarako itzulpenetan lanean dabizen danei.
Edozelan ...
Bizkaiko ume eta gaztetxuen XXIII. Bertso Txapelketea 2005
2005-05-27 00:00 Bertsolaritzea
Horreetan ondoen moldatzen diran bertsolariak idatzizkoen finalera pasauko dira. Maiatzaren 13an izango da, Gernikako Seber Altube ikastolan eta sariak Gernikako Kultura Etxean bananduko dira.
Bat-batekoari jagokonez, honeek dira kanporaketen datak:
- Maiatzaren 20an, Bermeoko Eleizalde ikastolan 14 urtera artekoentzat.
- Maiatzaren 23an, Markinako Kultura aretoan 15-16 urtekoentzat.
- Maiatzaren 24an, Ondarroako Zubi Zahar ikastolan 17-18 urtekoentzat.
Bakotxetik 4-6 persona baino ez dira pasauko finalera. Bat-batekoen finala bagilaren 3an izango da Bilboko Indautxuko “El Carmen” aretoan. Gerora, herrialde bakotxetik bina bertsolari sailkatuko dira Euskal ...
Txipiroiak arroz prijidu eta tomate zopeagaz
2005-05-27 00:00 Jan edanak
Zelan egin:
Lehen eta behin arroza preparetan hasiko gara. Arroz prijidua egiteko, lapiko baten olibao-orio apur bat, ura eta gatz apur bat jarri; irakiten hasten danean, arroza botako dogu eta 19 minututan egosten itxiko dogu; ondoren, ur hotzetan hotzituko dogu arin gehiago egosi ez daiten. Hurrengo pausuan, arroza plaka batean zabal jarri behar da, azpian kipula-papela jarrita, pegau ez daiten. Ondoren, sikatzen itxi behar da arroza leku siku eta beroan, berbarako labearen gainean. Arroza sikatzen egun batetik bestera itxiko dogu ...
Azken egunak Bizkaie! & Aretxondo lehiaketan parte hartzeko
2005-05-27 00:00 BarriketanMakailao solomoa patata gorriakaz eta piper morroi saltseagaz
2005-05-20 00:00 Jan edanakOsogaiak: (4 lagunentzat)
200gr.-ko lau makailao solomo
Oliba orioa berakatzagaz
4 piper morroi
3 patata gorri
Maizena apur bat, ur hotzetan deseginda
Zelan egin:
Lehenengo, piper morroiak erreko doguz plantxan. Gero, plater baten itxi eta hareen ura erabiliko dogu makailaoagaz jateko.
Beste alde batetik, patata gorria egosi eta ostean, lauhortz bategaz txikitu eta oliba orioagaz eta gatz apur bategaz, gorde egingo dogu. Ostean, makailaoa zartagin baten erreko dogu, azala daukan aldetik, eta berakatzagaz erretako ...
Elikadurea zahartzaroan
2005-05-20 00:00 Jan edanak
Berbarako, ondokoa izan daiteke egunoroko menu bat:
Armozua:
- Basokada bat esne (kolesterolagaz arazorik ez badago esne osoa).
- Ogia mermelada edo eztiagaz.
- Fruta pieza bat edo zumo naturala.
Hamaiketakoa:
- Fruta pieza bat edo zumo naturala.
- Ogia urdaiazpiko egosiagaz edo gaztaiagaz.
Bazkaria:
- Barazkiak patateagaz edo arroza edo pasta edo lekaleak.
- Okelea, oilaskoa, arraina.
- Ensalada edo barazkiak hornigai lez (piperrak, tomatea, kalabazina, kipulea, txanpinoiak…)
- Frutea.
Askaria:
- Basokada bat esne edo jogurta.
- Ogia urdaiazpiko egosiagaz edo gaztaiagaz, edo gailetak.
Afaria:
- Saldea edo zopea, ensaladea ...
A okratoxina ardaoetan
2005-05-20 00:00 Jan edanakArdaogintzeari dagokionean, ardao baltza da A okratoxina izateko arrisku gehien dauena; gorriek, barriz, gitxiago eta zuriek gitxien; horrek pentsarazoten deusku beratze aldia eta A okratoxinak muztioan urtzeko dauen gaitasuna erabagiorrak dirala. Edozelan be, ardaoetan A okratoxinaren konzentrazinoa ardao klarifikanteen erabilereagaz bajatuten da eta horreen artean, ikatz aktiboa izan daiteke eragingarriena substantzia horren kontra.
Esandakoak esanda, behar beharrezkoak dira mahastien zainketa zehatza eta tratamenduen kontrola honddoen erasoei aurre egiteko.
Imanol Sarasola,
enologoa
Eusko Legebiltzarraren eraketea
2005-05-20 00:00 Antxinakoak Geurera
Azken buruan, aukeraketea eginda eta politikariak saioa amaitzeko egozala, argia joan zan Gernikako Batzar Etxean eta batek baino gehiagok ekitaldiaren kontrako atentadua zala pentsau eban. Juan José Pujanak berak azaldu ebanez, kontua zan argi indar gitxi egoala egoitzan kazetarien beharrizan handiak asetzeko.
Holan amaitu zan Eusko Legebiltzarraren lehenengo ekitaldi ofiziala. Hurrengoan, apirilaren 9an egindakoan, Karlos Garaikoetxea aukeratu eben lehendakari.
Asier Madarieta,
Abertzaletasunaren Museoko teknikaria
Arzak Mexikon
2005-05-20 00:00 Euskaldunak munduan
Hiru Michelin izar ditu Arzakek eta pozik dago sukaldaritzan dagoan maileagaz. 'Ferran eta biok inoiz baino lan gehiagogaz gabiz aspaldian', dino sukaldari kataluniarra gogora ekarriz. 'Afrikatik, Asiatik, Europatik... leku guztietatik deitzen deuskue. Batera eta bestera gabiz, lotu barik'. Oraingoan, Mexiko tokau jaku, baina aurrerantzean, lan erritmoa baretu gura dauela autortu dau. Ez dau jatetxe ugaritan parte hartu gura, trankilago bizi gura dauelako.
Mexikoko sukaldaritzea asko gustetan jakola adierazo dau Arzakek, 'Mexikoko emakumeak beste'. Platerik onenak takoak eta molea dira berarentzat.
Euskera ikasleen I. Topagune Birtuala Santurtzin
2005-05-20 00:00 sarean
Antolatzaileek azaldu dabenez, topagunea ikasgelatik kanpoko ikaskuntzea bultzatzeko jarri da martxan, partaideen arteko lankidetzea sustatuz eta sare sozialak sortuz. ’Azken batean, gura daben guztiei euskerearen erabilerarako aukerak eskaini gura deutseguz, modu ludiko eta atseginean’, adierazo dabe.
Horregaz batera, Informazinorako eta Komunikazinorako Teknologiak euskerearen ikas-prozesuan integretako ahalegina egin gura dabe, ‘Internet euskerea ikasteko eta erabilteko tresna baliogarria izateko’.
Topagune Birtualean hainbat jarduera eta tailer egingo dira. Horreetako batzuk Topagune osoan zehar izango dira martxan. Beste asko, barriz, laburragoak izango dira eta ...
Pantailearen aurrean begiradearen norabidea ikertzen dauen teknologia aurkeztu dau Arabako enpresa batek
2005-05-20 00:00 sarean
Bizkaie!
2004an legez kanpoko 65.000 CD eta DVD atzemon zituen EAEn
2005-05-20 00:00 Musikea
Azken buruan, igaz Euskadiko Orkestra Sinfonikoaren, Donostiako Orfeoiaren, Carlos Alvarez baritonoaren eta Alfredo Kraussen omenez eginiko kontzertuek emon eutsen SGAEri diru gehien egile-eskubideen kontzeptuan. Musika modernoaren arloan, Alemaniako Rammstein taldearen, Euskal Herriko Fito y los Fitipaldisen eta 'We will rock you' ikuskizunaren emonaldietan batu zan diru gehien.
Sabino Arana alkargoagaz, AEBetara
2005-05-20 00:00 Euskaldunak munduan
New Yorkeko suhiltzailean
Sabino Arana Kultur Elkargoak bere sarietako bat emon eutsen 2002an New Yorkeko suhiltzaileei, urte bat lehenago, irailaren 11an Dorre Bikietan izandako atentaduan erakutsi eben profesionaltasuna eta egin eben lan ona saritzeko esker on legez. Holan ba, bidaiariek suhiltzailee horreetariko batzuk ezagutzeko aukerea izango dabe.
Boise
Dave Bieter AEBetako estadu bateko (Idaho) uriburuko alkate izatea lortu dauen lehenengo euskalduna da eta Pete Cenarrusa idazkari nagusia izan zan Boisen. Sabino Aranak saritu ditu daborduko gizon horreek biak eta orain ...
Carlinhos Brownen erritmo beroak Bilbon maiatzaren 21ean
2005-05-20 00:00 Musikea
Carlinhos Brownek Bartzelonako Forumaren enkarguz atara eban lehen aldiz "Ganbara Ibiltaria" bere jaioterritik, eta orain ikuskizuna lehen aldiz etorriko da Euskal Herrira. Ikuskizun berezia da, izan be, ikusleak kalejiran nahastetan dira ganerako musikari, abeslari eta dantzariakaz.
Bizkaie!
Ezagutzaren Clusterrak erakundeen kudeaketan euskerea sartzeari buruzko txostena argitaratu dau
2005-05-20 00:00 Euskerea berbagai
Gaur egun Ezagutzaren Clusterrak 164 elkarte bazkide ditu, mota askotakoak (unibertsitatea eta negozio eskolak, aholkularitzak, herri administrazioa eta enpresa). Elkarte horiek elkarren artean konpartitutako ezagutza sare baten partaide izateak aberastasun, eraginkortasun eta operatibotasun handia eskaintzen du Ezagutzaren Clusterretik martxan jarritako ekintzetan. Ekintza horien artean, kudeaketako esperientzien, tresnen eta ikuspegi berrien azterketa lagungarri izango da lehiakortasun maila hobea lortzeko, kudeaketa mailako berrikuntzaren bitartez
Bizkaie!
Itziar Bustamante: 'EHSF erreferentzia garrantzitsua da Europan eta munduan'
2005-05-20 00:00 BarriketanArgentinako Arturo Campion Euskal Ikasketa Gunearen 2. urteurrena
2005-05-20 00:00 Euskaldunak munduan
Bizkaie!
Euskal hiztegiak
2005-05-20 00:00 Euskerea berbagai
Adorez
Bostak bat Kultur Elkarteko kideak aspalditik dagoz euskal lexikologiaren inguruan beharrean. Euskara hutsezko hiztegiak landu eta argitaratu ebezan orain urte batzuk: Sinonimoen hiztegia –antonimoduna (1983/1988/1996; Adorez Bilduma: 1,3,8), Euskararako Hiztegia (1986; Adorez 2), Euskararako hiztegia oinarrizkoa (1990; Adorez 4), Eskola Hiztegia-irudiduna (1991; Adorez 5) eta Europa Hiztegia - Eskola berrirakoa (1993; Adorez-6). Ostean, hiztegi elebidunak egiteari ekin eutsen. Holan, Dicccionario 3000 Hiztegia (1996/2002: Adorez 7) eta Diccionario escolar 3000 Eskola Hiztegia (2001; Adorez 8) hiztegi ...
‹‹ Aurrekoak
1
2
3
4
...
4107
4108
4109
4110
4111
4112
4113
4114
...
4211
4212
4213
4214
Hurrengoak ››
Sarrera behar da? Aurretik erosi behar da?
»» 'Erbestez erbeste', bertso saio literarioa