Donostiako Tabakalera zentroak webgune barria estreinau dau

Bizkaie! 2009-03-27 14:46

Webgune barriak askoz be modu argiagoan eta irisgarriagoan aurkezten ditu azken urteetan Tabakalerak sortutako edukiak, oso kontuan izan baitira, era berean, erabilgarritasuna eta nabigagarritasuna.

Bi urteko ibilbidearen ostean, eta proiektuan hainbat aurrerapausu eta jarduera eta etenbako eguneratzeen ondoren, Donostiako Tabakalera zentroko webguneari (www.tabakalera.eu) barritzeko garaia heldu jako, eta martiaren erdialdetik espazioa guztiz erabarriturik dago, etorkizunean Kultura Garaikidearen Nazinoarteko Zentroa izango danaren izaereagaz, hau da, ikus-kulturan oinarritutako 'espazio edegi, dinamiko eta parte-hartzaile bategaz askoz be lotuagoa', bere arduradunek adierazo dabenez.

Webgune barria Donostiako Lanzagorta estudioak Tabakalerarako sortutako irudi korporatibo barriaren tipografiak eta koloreak jarraituz diseinau da. Webgune 'dinamikoagoa, malguagoa eta bisualagoa' eraikitzea izan dira prozesu honetan zentroak izan dituen jarraibide nagusiak, eta lan hori Bit&mina enpresak garatu dau.

Ondorioz, webgune barriak askoz be modu argiagoan eta irisgarriagoan aurkezten ditu azken urteetan Tabakalerak sortutako edukiak, oso kontuan izan baitira, era berean, erabilgarritasuna eta nabigagarritasuna.

Tabakalerak orain bi urte jarri eban martxan bere webgunea. Ordutik hamaika erakusketa, proiekzino, grabaketa eta abar egin dira zentroan, eta guztiek euren isla izan dabe Sarean be. Tabakaleran gertatzen dan guztiari buruzko informazinoa, proiektu kulturalagaz eta proiektu arkitektonikoagaz lotutako barriak, argazkiak, bideoak edo zentroan egindako jardueren micrositeak lako aukerak eskaintzen ditu www.tabakalera.eu webguneak.

Dana dala, erabarritze hau 'aurrerapauso bat baino ez da' etorkizunean askoz be parte-hartzaileagoa izango dan proiektu batean, besteak beste, erabiltzaileen ekarpenak erakutsi, sarean sormen proiektuak garatu edo eztabaida foroak martxan jartea helburu dauen proiektu batean.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu