Euskaltzaindiak euskaltzain oso izentau dau Xarles Videgain

Bizkaie! 2009-03-27 13:55   Euskerea berbagai

Xarles Videgain da euskaltzain oso barria. Euskaltzaindiak Urkiolan egin dauen osoko batzarrean, Txomin Peillen euskaltzain emeritu izatearen ondorioz sortutako hutsunea beteteko botazinoa egin eta Videgain aukeratu dabe euskaltzain, arautegiak agintzen dauen gehiengo osoa lortu ondoren.

Xarles Videgain da euskaltzain oso barria. Euskaltzaindiak Urkiolan egin dauen osoko batzarrean, Txomin Peillen euskaltzain emeritu izatearen ondorioz sortutako hutsunea beteteko botazinoa egin eta Videgain aukeratu dabe euskaltzain, arautegiak agintzen dauen gehiengo osoa lortu ondoren. Piarres Charritton, Jean Haritschelhar, Joseba Lakarra eta Beñat Oihartzabal euskaltzain osoek proponidu eben.

Xarles Videgain (Baiona, 1947-6-30)

Letretan doktorea da. Euskal literatura eta euskal mintzairearen katedraduna Pabeko eta Aturrialdeko Unibersidadeetan. Euskaltzaindiaren Atlasgintza lantaldeko arduradun teknikoa da, Gotzon Aurrekoetxeagaz batera. Hiztegi Batuko lantaldeko kidea be bada, baita IKER-CNRSekoa (UMR 5478) eta Atlas linguarum Europae lanaren batzorde eragilekoa be. Lapurdum agerkariaren idazkari da, 1996tik. Sariei jagokenez, Baionako Hiria-Eusko Ikaskuntza Euskal Kultura saria lortu eban 2007an.


Bere liburu batzuk

La morphologie verbale dans « Alphonsa Rodriguez.... eztakitenendako » Lopez (1782), Letra Modernoetako Tesina (zuzend. J. Allières), Tolosako Unibersidadea. Argitaratubakoa.

Le vocabulaire de l’élevage en pays d’Oztibarre. Contribution aux archives de l’oralité basque,[zuzend. J. Haritschelhar eta J.L Fossat], Bordeleko Unibersidadea, argitaratubakoa.

Voltoire [berrargit.] : L’Interprect ou traduction du françois, espagnol & basque, Lyon, 1620, ICN, Pabe, 2000.

Oeuvres complètes d’Etcheberri de Sare (1712-1718)[berrargit.], SAI ; Biarritze, LVIII+452 orr., 2000.

Haur prodigoaren parabola Ipar Euskal Herriko 150 bertsiotan, (G. Aurrekoetxearekin) Bourciez Bilduma, EHU, Bilbao, 3 liburuki (2004, 2005) 421 orr. + CD bat.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu