Gatibu nagusi Gaztea Sarietan

Bizkaie! 2009-05-04 12:24   Musikea
Gatibu bi sarigaz eta Amaia Montero, Kerobia, Su Ta Gar, Lain, Extremoduro eta Coldplay sari banagaz dira aurtengo irabazleak

Gatibu gernikarrek sari bi irabazi zituen, Kantu onenari: 'Bang-bang txik-txiki bang-bang' eta Disko onenari: 'Laino Guztien Gainetik, Sasi Guztien azpitik' .

Barakaldoko Rock Star Live aretoa jentez ganezka egoala egin zan joandako eguenean 2009ko Gaztea Sarien jaia. DJ Makalaren musikeagaz hasi zan jaia eta ondoren, We Are Standard talde bizkaitarrak modako euskal taldea zergaitik dan erakutsi eban. Eta Delorean talde zarauztarraren kantu bikainakaz jantzan hasi aurretik, 2009ko Gaztea Sarietako irabazleak ezagutzera emon zituen.

Gatibu gernikarrek sari bi irabazi zituen, Kantu onenari: 'Bang-bang txik-txiki bang-bang' eta Disko onenari: 'Laino Guztien Gainetik, Sasi Guztien azpitik' .

Gatibu taldea ikusteko hurrengo kontzertuen zerrendea:

- Maiatzaren 15ean, Abadiño, Bizkaia.
- Maiatzaren 23an, Beasain, Gipuzkoa.
- Maiatzaren 29an, Las Carreras, Gallarta, Bizkaia (jaiak).
- Maiatzaren 30ean, Zamudio, Bizkaia.
- Bagilaren 13an, Luhusso, Lapurdi.
- Bagilaren 19an, Leioa, Bizkaia.
- Bagilaren 20an, Romo, Getxo, Bizkaia (Kantuketan jaialdia).
- Bagilaren 21ean, Hatortxu Rock.
- Bagilaren 23an, Irun, Gipuzkoa.
- Bagilaren 27an, Dima, Bizkaia.
- Bagilaren 29an, Lasarte, Gipuzkoa.
- Garagarrilaren 24an, Morga, Bizkaia.
- Garagarrilaren 31n, Miranda de Ebro, Burgos (Petroleo-rock).
- Abuztuaren 08an, Gasteiz, Araba.
- Abuztuaren 13an, Donostia, Gipuzkoa.
- Abuztuaren 14an, Gernika, Bizkaia.
- Abuztuaren 16an, Laudio, Araba.
- Irailaren 5ean, Lezama, Bizkaia.
- Irailaren 11n, Ugao, Bizkaia.


Hona hemen Gaztea Sarietan izentatu eta saritu guztiak:

1. Bideolan onenari. Izentatuak: Doctor Deseoren 'Mi torpe corazón'; Kautaren 'Helmugak'; Rafa Ruedaren 'Loturak'; Kerobiaren 'Asteroideen antzokian artista eraila' eta irabazle izan diran Nahiadance eta 'DTN'.


2. Beti Gazte!. Izentauak: Bide Ertzean, Gari, Itoiz, Mikel Erentxun eta irabazle izan diran Su Ta Gar.


3. Zuzeneko onenari. Izentauak: Delorean, Kaotiko, Katamalo, Ken 7 eta irabazleka izan diran Extremoduro.


4. Musikan berria. Izentauak: Kemen Lertxundi, Lauroba, Manent, Seiren eta irabazleak izan diran Lain.


5. Talde edo bakarlari onenari. Izentauak: Katamalo, La Oreja de Van Gogh, We Are Standard eta irabazleka izan diran Amaia Montero eta Kerobia.


6. Gaztea mundiala da!!. Izentauak: 'Human', The Killers; 'I Kissed a Girl', Katy Perry; 'Mercy', Duffy; 'Peter Pan', El Canto del Loco; eta irabazlea izan dan 'Viva la Vida', Colplay.


7. Kantu onenari. Izentauak: 'Basatzetan garbi' (Katamalo); 'Helmugak' (Kauta); 'Inmortal' (La Oreja de Van Gogh); 'Last Time' (We Are Standard); eta irabazlea izan dan 'Bang-bang txik-txiki bang-bang' (Gatibu).


8. Disko onenari. Izentauak: 'A las cinco en el Astoria' (La Oreja de Van Gog); 'Asmatic Lion Sound Sistem' (Fermin Muguruza); 'Isladak' (Kauta); 'Zuhaitz okerretan gora noa' (Rafa Rueda) eta irabazle izan dan: 'Laino Guztien Gainetik, Sasi Guztien azpitik' (Gatibu).

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu