Euskal folklore tradizionala, musikea eta estetikea batzen dituan ‘Izeia’ ikuskizunaren estreinaldia Bilbon

Bizkaie! 2007-02-06 01:00   Musikea

Atarrabiako (Nafarroa) bi dantzarik eta lau musikarik, Ismael Yagüe txistularia buru izanik, teknologia barriek musika tradizionalari eransten deutseezan aukerak erakusten ditue, estilo, erritmo eta ohiko musika-tresna eta musika-tresna barriak buztartuz.

Atarrabiako (Nafarroa) bi dantzarik eta lau musikarik, Ismael Yagüe txistularia buru izanik, teknologia barriek musika tradizionalari eransten deutseezan aukerak erakusten ditue, estilo, erritmo eta ohiko musika-tresna eta musika-tresna barriak buztartuz.

Bilboko Txistularien Udal Bandeak Euskalduna Jauregian antolatzen dauen dobako kontzertu zikloaren barruan, bihar zezeilak 7, ‘Izeia’ aurkeztuko dau, dantza eta musika ikuskizuna euskal folklore tradizionala musika eta estetika abangoardistakaz alkartzen dituana.

’Izeia’ ikuspegi barritzaile batetik, dantza tradizionaletik urrundu egiten da, euskal folklorearen muina galdu barik. Koreografia, jantziak eta musika estiloak mugak gainditzen ditue elementu klasikoak estetika abangoardistakaz nahastuz, eta sasoi, musika estilo eta dantza desbardinak zeharkatzen ditu. Bi dantzari eta lau musikari dira, Ismael Yagüe txistularia buru izanik, 12 atal dituan ikuskizunaren protagonistak Izeia iratxoari buruzko istorioan.

Ibilbidean zehar, txistu, alboka, bibolina edo akordeoia, segida, txalaparta elektronikoa eta munduko beste herrialdetako perkusino musika-tresnakaz bateratzen dira. Kontzertua arratsaldeko zortzietan hasiko da Euskalduna Jauregiko A3 Aretoan, dobako sarrereagaz jesarlekuak bete arte.

Tradizinoa eta barrikuntzak alkartzen dituan ikuskizun honen ondoren, ‘Asteazkenetan, txistua benetan’ zikloaren hurrengo hitzordua, Txistularien Udal Bandearen beraren kontzertua izango da, astelehenean, zezeilaren 19an emongo dana eta Ihauteriei zuzenduriko kontzertu berezia izango dana, aste horretan bertan ospatuko baitira.

Asteazkenetan, txistua benetan’ programea BilbaoMusikak antolatzen dau, Bilboko Udaleko Kultura eta Euskera Sailaren menpeko organismo autonomoa, eta Musika Eskola, Txistularien Banda, Udal Banda eta Ikasfolken kudeaketearen arduraduna da. Era berean, musika kulturea sustatu eta zabaltzeko ardura dauka, baita urian bertan egiten diran ekintzena be. Argibide gehiago BilbaoMusikaren egoitzan (Sorkunde kalea 8, 48006 Bilbo), 94 4164785 telefonoan, edota www.bilbaomusika.net web-orrian.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu