Jesus Mari Lazkanoren ganeko erakusketa didaktikoa aurkeztuko dabe Guggenheimen
2007-02-05 01:00 KultureaErakusketeak artistearen sormen-prozesua sakondu gura dau ‘La curva del destino’ obrearen bitartez. Lan hori museoaren Bilduma Propioaren parte da eta aurretik ez da publikoaren aurrean erakutsi.
Guggenheim Bilbao Museoak gaur, zezeilak 5, aurkeztuko dauen Jesus Mari Lazkanoren ganeko erakusketeak artistearen sormen-prozesua sakondu gura dau ‘La curva del destino’ obrearen bitartez. Lan hori museoaren Bilduma Propioaren parte da eta aurretik ez da publikoaren aurrean erakutsi.
Pinakoteka bilbotarrak jakinarazo dauenez, ‘Laborategiak. Bilduma Iraunkorraren inguruko begiradak’ ekimenaren barruan dago erakusketea. Egitasmo horren bidez, Guggenheim Bilbao Museoak egungo erreferentziazko obren ikuspegi didaktikoa eskaini gura deutse bisitariei, artisten partaidetzeagaz.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!