‘Euskal kulturgintzearen transmisinoa’ graduondokoa aurkeztu dabe
2007-02-01 01:00Lehenengoz euskal kulturearen transmisioa maila akademikora ekarriko dau ikastaroak.
Arteola alkarteak eta Mondragon Unibersidadeak ‘Euskal kulturgintzearen transmisioa’ graduondoko ikastaroa aurkeztu dabe gaur, eguena, zezeilak 1. Aurrekaririk bako mintegi-esperientzia barria izango da, XXI. mendeari begira egonik, aurreko mendeko esperientzia euskal kulturgintzearen bihar-etziko arduradunei transmitiduko deutsena, antolatzaileek adierazo dabenez.
Lehenengoz euskal kulturearen transmisioa maila akademikora ekarriko dau ikastaroak eta, irakasleen artean, Benito Lertxundi, Xabier Lete, Bernardo Atxaga, Jose Mari Sors, Andoni Egaña, Jon Sarasua, Joseba Zulaika, Juan Antonio Urbeltz, Jose Angel Irigaray edota Fermin Muguruza izango dira, besteak beste.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!